113. zk., 2022ko ekainaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ALTZAGAKO UDALA
2620
IRAGARKIA, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko ezohiko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.
Altzagako Udalak, Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, honako hau
ERABAKI DU:
1.– Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin bat etorriz, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko ezohiko enplegu publikoaren eskaintza onartzea, honela:
2.– Erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Altzagako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzeko agintzea, baita honen laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko ere.
Dagokion deialdietan zehaztuko dira hala prozedura nola eskainitako plazak eskuratzeko betebeharrak.
Hori guztia bat etorriz urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena) 70. artikuluarekin, eta uztailaren 6ko 6/1989 Legearen (Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa) 23. artikuluarekin.
Altzaga, 2022ko maiatzaren 16a.
Alkatea,
MAITE GARMENDIA ERAUSKIN.