Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2022ko ekainaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ABADIÑOKO UDALA
2615

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Abadiñoko Udalaren 2022ko maiatzaren 3ko 253/2022 Alkatetza Dekretuaren bidez onartuta geratu zen, behean zerrendatuko diren lanpostuetarako, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022ko Lan Eskaintza Publikoa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluko aurreikuspenak betetzen dituena.

FUNTZIONARIOAK
(Ikus .PDF)
LAN-KONTRATUDUNAK

Posible da ebazpen horren aurkako berraztertze-errekurtsoa jartzea hilabeteko epean. Behin epe hori igaro ondoren, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino ezingo da jarri, posible izanik halere, balegokio, berrikuste-errekurtso berezia jartzea (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123., 124. eta 126. artikuluak).

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikulua eta urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 70.2 artikulua betez, argitara ematen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean aldi baterako enplegua egonkortzeko Abadiñoko Udalaren Enplegu Publikoaren Eskaintza.

Abadiño, 2022ko maiatzaren 10a.

Alkatea,

MIKEL GARAIZABAL ITURRIAGAETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala