Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2022ko ekainaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LANTZIEGO, BILAR ETA KRIPANGO UDALEN ELKARTEA
2609

IRAGARKIA, Administraria izeneko lanpostuari dagokionez lanpostuen zerrenda behin betiko aldatzeari buruzkoa.

Lantziegoko Udalean, 2022ko apirilaren 6an egindako bilkura berezian, hasierako onespena eman zitzaion Lantziego, Bilar eta Kripango elkarteko lanpostuen zerrendan funtzionarioentzat gordetako administrari lanpostua aldatzeko espedienteari, eta hori jendaurrean jarri zen hamabost egunez, 2022ko apirilaren 22ko ALHAOn (46. zenbakia) argitaratuz.

Hauek ikusirik: Indarrean dagoen legeria, Enplegatu Publikoen Oinarrizko Estatutua, 74. artikulua eta amaierako laugarren xedapena. Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 22. artikulua, Euskal Funtzio Publikoaren Legea, 13. artikulua eta hurrengoak.

Udalbatzak, bildutako guztiak ados daudela, erabaki du:

Lantziego, Bilar eta Kripango elkarteko lanpostuen zerrendaren aldaketa onestea, funtzionarioentzat gordetako administrari lanpostuari dagokionez, zeina ondoren azaltzen den bezala deituko baita:

Izena: Administrazio Orokorreko administraria.

– Zuzkidura: 1.

– Izaera: Funtzionarioak.

– Taldea: C1.

– Eskala: Administrazio Orokorra.

– Azpieskala: administraria.

– Titulazioa: batxilerra, teknikaria edo titulu baliokideak, aplikagarria den araudiaren arabera.

– Hizkuntza eskakizuna: 2, derrigorrezkoa (2010eko abenduaren 31).

– Maila: 17 Destino osagarria.

– Berariazko osagarria: 7.620,91 euro.

– b gidabaimena.

Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, administrazioarekiko auzi errekurtsoa baino lehenago, hura hartu zuen organoan, hilabeteko epean, jakinarazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 112., 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoaren arabera. Egokitzat jotzen baduzu, zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakezu eskumena duen jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak (Administrazioarekiko Auzibideen Jurisdikzioa arautzen duena) 46. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea aukeratzen baduzu, ezin izango duzu administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu, harik eta berraztertzeko errekurtsoa espresuki ebatzi edo isilbidez ezetsi arte.

Horrek guztiak ez du eragozten egokia deritzozun beste edozein aurkaratze edo errekurtso egiterik.

Lantziego, 2022ko maiatzaren 10a.

Alkatea,

ITZIAR DE ÁLAVA MARTÍNEZ DE ICAYA.


Azterketa dokumentala