112. zk., 2022ko ekainaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2604
IRAGARKIA, 2022ko maiatzaren 18koa, Etxebizitzaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira COVID-19 birusaren inpaktu ekonomikoari erantzuna emateko alokairu erregimeneko etxebizitza arloko dirulaguntzen prozeduraren espedientea zuzentzeko errekerimenduak eta ebazpenak.
Aipatutako prozedurak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabideren bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.
Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Alokabideren bezeroen arretarako bulegoak hemen daude:
– Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.
– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.
– Errotaburu pasealekua 1. zenbakiko 7. solairua, Donostia / San Sebastian.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 18a.
Etxebizitzaren Arabako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.