Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2022ko ekainaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2599

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 30ekoa, Kulturako sailburuordearena, museoetarako eta bildumetarako 2022ko dirulaguntzak emateko osatu behar den balorazio-batzordeko kideak izendatzen eta osaera argitaratzen duena.

Euskadiko museo eta bildumetarako 2022. urteko dirulaguntzak iragartzen eta arautzen dituen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko apirilaren 6ko Agindua ikusi da.

Agindu horretako 13. artikuluak dioenez, balorazio-batzordearen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hauek izendatzea balorazio-batzordeko bokal:

– Iñaki Arrieta Urtizberea jauna.

– Miren Aurkene Alzua Sorzabal andrea.

– Nekane Goenaga Maiza andrea.

Bigarrena.– Balorazio-batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

Lehendakaria: Mikel Xabier Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Bokalak:

– Iñaki Arrieta Urtizberea jauna.

– Miren Aurkene Alzua Sorzabal andrea.

– Nekane Goenaga Maiza andrea.

– Aitor Antuñano Zubiete jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

Hirugarrena.– Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridiko Aitziber Barandika Basaldua andrea izendatzea balorazio-batzordeko idazkari, hitzarekin baina botorik gabe.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 30a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala