Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2022ko ekainaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2593

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2021eko Euskadi Ikerkuntza Saria Gizarte eta Giza Zientzien modalitatean esleitzen duena.

Hezkuntzako sailburuaren abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 16ko Aginduak Euskadi Ikerkuntzako Sarirako deia egiten du, Gizarte eta Giza Zientzien modalitatean.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko apirilaren 5eko Aginduak Ikerkuntzako 2021eko Euskadi Sarirako epaimahaia izendatzen du, Gizarte eta Giza Zientzien modalitatean.

Euskadi Ikerketa Saria arautzen duen abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuaren esleitzeko prozedurari buruzko 9. artikulua betez,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2021eko Euskadi Ikerkuntza Saria, Gizarte eta Giza Zientzien modalitatean, Nekane Balluerka Lasa irakasleari esleitzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 26a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala