112. zk., 2022ko ekainaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
2589
11/2022 DEKRETUA, ekainaren 3koa, lehendakariarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeko kide baten izendapena.
Lehendakariaren urriaren 24ko 31/2019 Dekretuaren bitartez, Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeko kideak izendatu ziren.
Geroago, Euskadiko Udalen Elkarteak kide bat aldatzeko proposatu dio lehendakariari.
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 89. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz, tokiko maila instituzionaleko kideak lehendakariak izendatuko ditu, ezarpenik handiena duen euskal udalen elkarteak proposatuta.
Horregatik, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Honako hauek Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeko kide izendatzea, udalerrien ordezkari gisa:
Titularra: Yolanda Díez Saiz andrea, Bilboko Udaleko zinegotzia, Alfonso Gil Invernón jaunaren ordez.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Dekretu honek ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe EHAAn argitaratzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, denek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteizen, 2022ko ekainaren 3an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.