112. zk., 2022ko ekainaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ASTEASUKO UDALA
2585
IRAGARKIA, 2022ko egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzaren akats zuzenketari buruzkoa.
Lan Toki Administrazioaren Jardunbideari buruzko 7/1985 Legeak, apirilaren 2koak, bere 21.1.g) artikuluan eman didan ahalmenaz, eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan jasotakoarekin bat, maiatzaren 24ko 2022/149 Alkatetza Dekretuaren bitartez, hurrena erabaki dut:
«Lehenengoa.– Maiatzaren 16ko 2022/149 Alkatetza Dekretuaren bigarren xedapen-puntuko I. eranskinean egiaztatutako akatsa zuzentzea.
Zehazki, honako hau dioen lekuan:
Pertsonal laborala:
Izena: Operariak.
Plaza kopurua: 2.
Taldea/Azpitaldea: AP.
Hizkuntza-eskakizuna: 3 (derrigortasun-data: 1998-12-31).
hau esan behar du:
Pertsonal laborala:
Izena: Operariak.
Plaza kopurua: 2.
Taldea/Azpitaldea: AP.
Hizkuntza-eskakizuna: 2 (derrigortasun-data: 1998-12-31).
Bigarrena.– Dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea. Era berean, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24 artikuluan jasotakoaren arabera, eskaintza horren laburpen bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunei».
Dagozkion ondorioetarako argitaratzen dena.
Jakinarazten zaizun eta Administrazio-bidez behin betikoa den erabakia edo ebazpen honen aurka administraziorekiko auzi-errekurtsoa jar dezakezu Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Zuzentza Auzitegi Gorenaren administrazioarekiko Auzitarako Sailaren aurrean, bi hilabeteko epean, jakinerazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auziak arautzen dituen uztailaren 13ko 29/1998 legearen 8. Eta 46. Artikuluan ezarritakoaren arabera. Guzti hau Herri-Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114.c) artikuluarekin bat etorriz.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.
Guzti hau, aurretik adierazitako urriaren 1eko 39/2015 legearen 123. eta 124. Artikulu eta kideotan ezarritakoarekin bat etorriz, eta zure eskubideak babesteko egoki irizten dituzun egintza edo errekurtsoak aurkeztearen kaltetan gabe.
Asteasu, 2022ko maiatzaren 24a.
Alkatea,
MARIA PILAR LEGARRA CORTAJARENA.