Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2022ko ekainaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ZIERBENAKO UDALA
2582

IRAGARKIA, toki garapeneko agente plaza bat betetzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 20an egindako ohiko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu du:

Lehenengoa.– 20/2021 Legea aplikatzearen ondoriozko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei dagokiena; plaza honako hau izango da:

– Toki Garapeneko agente plaza bat: A1 taldea.

Bigarrena.– Eskaintza honen ondoriozko hautaketa-prozesua lehiaketa baten bidez egin beharko da, eta lehiaketa horretan lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publizitatearen printzipioak bermatu beharko dira.

Hirugarrena.– Dagozkion iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta udaletxeko iragarki-oholean argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Plaza bete arte egin beharreko izapideak bultzatzea.

Zierbena, 2022ko maiatzaren 20a.

Alkate-Udalburua,

IÑIGO DE LOYOLA ORTUZAR ANGULO.


Azterketa dokumentala