Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2022ko ekainaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BAKIOKO UDALA
2581

IRAGARKIA, 2022ko egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintza, eta 2021eko enplegu publikoaren eskaintzaren zati bat eraginik gabe uzteari buruzkoa.

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 20ko 203 dekretuaren bidez, 2021eko lan eskaitzan publikoaren 449 dekretuaren zati bat indarrik gabe uztea onartu zan eta Bakioko Udalaren zerbitzura lan egiten duten funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen lanpotsuak epe luzean egonkortzeko 2022ko Enplegu Publikoaren eskaintza onartu zen. Horren berri, herriko taulan eta 2022ko maiatzaren 30ean Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitara eman zen.

Bakioko Udaleko plantillaren azterketatik ondorioztatzen da ondoren zehazten diren plazek betetzen dituztela enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluaren lehen paragrafoan jasotako baldintzak, eta, beraz, egonkortzeko beharrezko EPEren barruan sartu behar direla.

Egonkortze-prozesu horretan identifikatutako plazetako batzuk 449/2021 Dekretuaren bidez onartutako EPEn sartuta zeudela ikusita, zehazki Udaltzaingoaren plaza bat eta administrari plaza bat.

2022ko maiatzaren 10ean negoziazio-mahaia egin zen. Mahai horretan, besteak beste, enplegu publikoaren eskaintza aztertu zen, egonkortzea zela eta. Mahai horretan, egindako azterketaren eta aipatutako egonkortzeko EPEan sartu beharreko plazen berri eman zen, eta puntu horri zegokionez, alde guztiak ados agertu ziren.

2022ko maiatzaren 19ko osoko bilkuran, egindako azterketaren eta enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeak egonkortzeko babesten duen EPE horretan sartu beharreko plazen berri eman zitzaion osoko bilkurari. Lege horren 2. artikuluak honako hau xedatzen du:

«1.– 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan eta 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat.9 artikuluan ezarritakoaz gain, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat baimentzen da, administrazio publikoetan jasota dauden eta aurrekontu-zuzkidura duten lanpostu estrukturalak barne, lanpostuen zerrendetan, plantilletan edo giza baliabideak antolatzeko beste moduren batean egon edo ez, gutxienez 2020ko abenduaren 31 baino lehenagoko hiru urteetan aldi baterako eta etenik gabe beteta egon direnak.

[...]

2.– Hala, 1. paragrafoan aipatutako egonkortze-prozesuak eta egonkortze-prozesu berria artikulatzen dituzten enplegu-eskaintzak 2022ko ekainaren 1a baino lehen onartu eta argitaratu beharko dira dagozkien aldizkari ofizialetan, eta administrazio publiko eskudunek koordinatuko dituzte.»

Era berean, bere 6. xedapen gehigarrian (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa) honakoa ezartzen da:

«Administrazio publikoek, salbuespen gisa eta EPOELTBren 61.6 eta 7. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz, lehiaketa-sistemaren bidez deituko dituzte 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak beteta 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aldi baterako etenik gabe beteta egon diren plazak.»

7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluaren arabera, Alkatetzari dagokio enplegu publikoaren eskaintza onartzea, Osoko Bilkurak onartutako aurrekontuaren eta plantillaren arabera.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 449/2021 Dekretuaren bidez onartutako 2021eko LEPa partzialki indarrik gabe uztea, ondoren adierazten diren lanpostuei dagokienez:

Administrazio Bereziko eskala.

Udaltzaina.

Hutsik dauden plaza kopurua: 1.

Azpitaldea: C1.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data: 2003-07-30.

Administrazio Orokorreko eskala.

Administraria.

Plaza hutsen kopurua: 2, ** plaza bakar batek betetzen ditu egonkortzeko baldintzak, eta horietako bati dagokionez bakarrik utziko litzateke indarrik gabe (LPZ 24).

Azpitaldea: C1.

Hizkuntza-eskakizuna: 3.

Derrigortasun-data: 2021-07-29.

Bigarrena.– Bakioko Udalaren zerbitzura dauden funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen lanpostuak epe luzean egonkortzeko 2022rako Lan Eskaintza Publikoa onartzea. Hona hemen lanpostu Horiek:

1.1.– txanda librea, Egonkortzeko lehiaketa (6. xedapen gehigarria):

(Ikus .PDF)

2.1.– Txanda librea, Egonkortzeko lehiaketa-oposizioa (2. artikulua):

Hirugarrena.– Lan eskaintza publiko hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.– Enplegu publikoaren eskaintza hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bosgarrena.– Erabaki honen aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke erabakia eman duen organoari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean aurkaratu ahal izango da administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112, 123 eta 124. artikuluetan, eta 1998ko uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Legearen 46. artikuluan.

Bakio, 2022ko maiatzaren 20a.

Alkatea,

AMETS JAUREGIZAR BARAIAZARRA.


Azterketa dokumentala