112. zk., 2022ko ekainaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 3 orri.)
- EPUB (134 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BERRIZKO UDALA
2580
IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.
2022ko maiatzaren 19an eginiko ohiko bilkuran Udalbatza Osoak erabaki zuen aldi baterako enplegua egonkortzeko lan-eskaintza onartzea.
Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluak honako hau xedatzen du:
«1.– 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan eta 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat.9 artikuluan ezarritakoaz gain, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat baimentzen da. Tasa gehigarri horretan sartuko dira egiturazko lanpostuak, aurrekontu-zerrenden barruan egon edo ez, antolaketa-modu desberdineko beste lanpostu batzuk egon arren, eta kontuan hartuta dauden giza baliabideak.
[...] 2. paragrafoan aurreikusitako egonkortze-prozesuak eta egonkortze-prozesu berria artikulatzen dituzten enplegu-eskaintzak 2022ko ekainaren 1a baino lehen onartu eta argitaratu beharko dira dagozkien aldizkari ofizialetan, eta administrazio publiko eskudunek koordinatuko dituzte.»
Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarriak honako hau xedatzen du:
«Administrazio publikoek, salbuespen gisa eta ados jarrita, deialdia egingo dute EPOLTBren 61.6 eta 7. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, lehiaketa-sistemaren bidez, 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak beteta, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aldi baterako etenik gabe beteta egon diren plazak.»
Berrizko Udaleko funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen gai komunak negoziatzeko Mahai Orokorrak apirilaren 6an, apirilaren 25ean, maiatzaren 2an eta 9an egindako bileretan, aldi baterako enplegua egonkortzeko giza baliabideak arrazionalizatzeko programa hau negoziatu eta onartu zuten bi alderdiek.
Era berean, apirilaren 26an, entzunaldi-izapidea eman zitzaien eraginpeko langileei, egoki iritzitako ekarpenak egin zitzaten. Ekarpen horien ondorioz, Nagore Urrejolak maiatzaren 9an alegatu zuen 32. lanpostua egonkortze-prozesuan sartzeko.
Ondorioz, eta programa hau aztertu ondoren, ondorioztatzen da jarraian zehazten diren plazek betetzen dituztela enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluaren lehen paragrafoan jasotako baldintzak, eta, beraz, dagokion egonkortzeko EPEn sartu behar direla.
(Ikus .PDF)
Kontuan izanik egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintza honek lanpostuen zerrenda aldatzea dakarrela baloratu gabe dauden lanpostuetan, zehazki lan-kontratu mugagabea duten langile ez-finkoek betetzen dituzten lanpostuetan, 32., 34. eta 36. lanpostuak, balorazioa LPZn bertan dauden antzeko lanpostuetara egokituta.
Arestian azaldutakoaren arabera, honako erabaki hau proposatzen da:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Onartzea Aldi baterako enplegua egonkortzeko giza baliabideak arrazionalizatzeko programa.
Bigarrena.– Ondorioz, Berrizko Udalaren LPZren aldaketa onartzea, honela:
Hirugarrena.– Ondorioz, Berrizko Udalaren egonkortasunerako LEPa onartzea, honela:
Laugarrena.– Erabaki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena.– Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.
Berriz, 2022ko maiatzaren 19a.
Alkatea,
ROLANDO ISOIRD REFOYO.