112. zk., 2022ko ekainaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GERNIKA-LUMOKO UDALA
2579
IRAGARKIA, Gernika-Lumoko Kultur Etxean aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.
Kultur Etxe honetako Presidentearen 2022ko maiatzaren 18 ebazpenaren bidez, jarraian aipatzen diren aldi baterako lanpostuak egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zen.
Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/89 Legearen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, langile berriak sartuz hornitu behar diren eta aurrekontu-esleipena duten giza baliabideen beharrizanak Enplegu Publikoaren Eskaintzaren xede izango dira, ikasitako beharrizanak kontuan hartuta eta kontuan hartuta zer nolako aldaketak izan diren langile berrien beharrizanetan.
Lehenengoa.– Gernika-Lumoko Kultur Etxea Herri Erakundearen ezohiko lan-eskaintza publikoa onartzea 2022rako, egonkortze-lanpostuei dagokiena, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera (eranskina).
Adierazi behar da, eskaintza honen bidez, bete egiten dela desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazen ehunekoa, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa, bai eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorrean ezarritakoa ere (1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).
Bigarrena.– Lan eskaintza publikoa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
ERAnSKINA
Egonkortzeko lehiaketa sarbide libreko sistema (6.ª XG)
(Ikus .PDF)
Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean. Epe hori igarota, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino ezin izango da jarri, hargatik eragotzi gabe, hala badagokio, berrikusteko errekurtso berezia jartzea (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123, 124, 125 eta 126. artikuluak).
Gernika-Lumo, 2022ko maiatzaren 18a.
Presidentea,
JOKIN GARATEA GERRIKAGOITIA.