Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2022ko ekainaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

PLENTZIAKO UDALA
2577

IRAGARKIA, enplegua egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraiki, maiatzaren 2022 Alkatetzako Ebazpen bidez aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022ko Enplegu Publikoko Eskaintza onartu da. Ebazpen horrek bere baitan hartzen ditu jarraian zerrendatzen diren plazak:

Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko ezohiko deialdia. 20/2021 Legeko 6. Xedapen Gehigarria.

(Ikus .PDF)

Honen berri ematen da, jendeak jakin dezan, eta adierazten da interesatuek administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezaketela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bi hilabeteko epean, argitalpen hau egin eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10, 14 eta 46 artikuluekin, eta Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114.c) artikuluarekin.

Plentzia, 2022ko maiatzaren 17a.

Alkatea,

ELIXABETE URIBARRI URIARTE.


Azterketa dokumentala