Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2022ko ekainaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ALEGRÍA-DULANTZIKO UDALA
2574

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Udal honek, Osoko Bilkuran adostuta, behin-behineko lana egonkortzeko Lan Publikoaren Eskaintza onartu zuen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean jasotako xedapenen arabera, lanpostu hauei dagokienez:

Funtzionarioak:

(Ikus .PDF)

Langile lan-kontratudunak:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikuluaren eta urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 70.2 artikuluaren arabera, Alegría-Dulantziko Udalean behin-behineko lana egonkortzeko Lan Publikoaren Eskaintza argitaratu da, ALHAOn.

Ebazpen honen kontra, zeinak administrazio-bideari amaiera ematen dion, bi aukera daude: aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea Alkatearen aurrean, iragarki hau argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluen arabera, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzea, Administrazioarekiko Auzien Gasteizko Epaitegian, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 46. artikuluaren arabera. Lehena hautatuz gero, bigarrena ezin da jarri aurrena esanbidez ebatzi edo isiltasunez gaitzetsi arte.

Hori guztia nork bere eskubiderako egokiagotzat jotzen duen beste edozein errekurtso jartzeko aukera alde batera utzi gabe.

Alegría-Dulantzi, 2022ko maiatzaren 18a.

Alkatea,

JOSEBA KOLDO GARITAGOITIA.


Azterketa dokumentala