112. zk., 2022ko ekainaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2572
AGINDUA, 2022ko maiatzaren 31koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Milagros Docampo Freiria andrea Arabako Espetxeko Segurtasuneko Zuzendariordetzako Segurtasuneko zuzendariorde kargutik kentzea (kodea: IP8358; dotazioa: 1).
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Milagros Docampo Freiria andrea kentzea Arabako Espetxeko Segurtasuneko Zuzendariordetzan betetzen zuen izendapen askeko lanpostutik (kodea: IP8358; dotazioa: 1) eta egin duen lanarengatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2022ko ekainaren 5etik aurrera izango ditu ondorioak. eta egun hori izango da izendapen askeko lanpostuan zerbitzuak emateko azken eguna.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindu hau eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 31.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.