Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2022ko ekainaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

SEGURTASUN SAILA
2532

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko urtarrilaren 3koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako eta Ikuskapen Eskalako karrerako funtzionarioentzat Lehergailuak Indargabetzeko-NRBQ espezializazio-ikastaroan sartzeko hautapen-prozesurako deialdia egiten baita.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Mota horretako hutsak aurkitu dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2022ko urtarrilaren 3koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendariarena, zeinaren bidez Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako eta Ikuskapen Eskalako karrerako funtzionarioentzat Lehergailuak Indargabetzeko-NRBQ espezializazio-ikastaroan sartzeko hautapen-prozesurako deialdia egiten baita. Ebazpen hori 2022ko urtarrilaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (16. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2022/382 (26/6) orrialdean,

hau dio:

«1.– Hautaketa-prozesuan, prestakuntza-aldian eta praktikaldian zehar edo horiek bukatzean, izangaiei eskatu ahal izango zaie beharrezkoak diren mediku-azterketak egiteko, Ebazpen honetako bigarren oinarriko e) letran ezarritako bazterketa medikoen taulara egokitzen ote diren egiaztatzeko.»

baina hau esan behar du:

«1.– Hautaketa-prozesuan, prestakuntza-aldian eta praktikaldian zehar edo horiek bukatzean, izangaiei eskatu ahal izango zaie beharrezkoak diren mediku-azterketak egiteko, Ebazpen honetako bigarren oinarriko d) letran ezarritako bazterketa medikoen taulara egokitzen ote diren egiaztatzeko.»


Azterketa dokumentala