108. zk., 2022ko ekainaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2493
IRAGARKIA, 2022ko maiatzaren 16koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, dekretu honetan jasotako dirulaguntzei buruzko espedienteen ebazpenen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen zenbait ebazpen jakinaraztekoa: Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretua.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik ematen da argitara iragarki hau, interesdunak jakitun egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta bat datozen gainerako xedapen aplikagarrietan.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie eskuragai dutela zerrendako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzaren egoitzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun egon dadin ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 16a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.