Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2022ko ekainaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2485

IRAGARKIA, 2022ko apirilaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa aldatzeko ebazpena jakinarazteari buruzkoa (2020ko Ekintzaileen deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren aldaketa jakinarazten da, betiere Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2020ko otsailaren 25eko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen ekintzaileei laguntzeko laguntzen deialdian ezarritakoaren arabera (2020-03-12ko EHAA).

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretarako, jakinarazten da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa aldatzen duen ebazpenaren testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 27a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala