Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2022ko ekainaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2481

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 23koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Ermuko Udalerriko Saneamenduaren Eraikuntza-Proiektua: Zubiaurre-Erdiguneko Kolektorea eta Gipuzkoa Etorbidea» jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onartzen duena.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2021eko apirilaren 29ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen «Ermuko Udalerriko Saneamenduaren Eraikuntza-Proiektua: Zubiaurre-Erdiguneko Kolektorea eta Gipuzkoa Etorbidea», eta jendaurrean jarri zen.

Ebazpena 2021eko maiatzaren 10ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jendaurrean jartzeko.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2021eko ekainaren 14ko Ebazpenaren bidez, behin betiko onartu zen eraikuntza-proiektua, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2021eko ekainaren 18an.

Udalak saneamendu-sarearen azken zatiaren trazadura aldatzeko eskatu zuen, ez baitzen bateragarria onartutako udal-plangintzarekin. Proiektuan aldaketak sartu ondoren, eta jatorrizko proiektuan eraginik ez zegoenez, berriro ere jendaurrean jarri behar da proiektua.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2022ko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen «Ermuko Udalerriko Saneamenduaren Eraikuntza-Proiektua: Zubiaurre-Erdiguneko Kolektorea eta Gipuzkoa Etorbidea», eta jendaurrean jarri zen.

Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko martxoaren 8an. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, alegazio-idazki bat aurkeztu da. Idazki horri erantzuna eman zaio, eta Ego ibaia estaltzen duen hormigoizko lauzaren zati baten egiturazko konponketa gehitu da, Gipuzkoa etorbideko eremu batzuetan (bide publiko bati eusten dio), egoera kaskarrean dagoelako eta sendotu egin behar delako.

Era berean, proiektua gainbegiratu eta informatu egin da, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan eta Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 234. artikuluan eta indarrean dauden legezko gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzen duela (lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora).

Agentziako Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29ko bileran emandako funtzioen eskuordetzearen arabera, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13 f) artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, lege horren beraren 15 m) eta Agentziaren Estatutuen 7.2 ń) artikuluei dagokienez, zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onartzea.

Azaldutakoa oinarri hartuta, proiektua jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onartu behar da.

Horregatik, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen eta oro har aplikatu behar diren gainerakoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebaztea «Ermuko Udalerriko Saneamenduaren Eraikuntza-Proiektua: Zubiaurre-Erdiguneko Kolektorea eta Gipuzkoa Etorbidea» proiektuaren jendaurreko informazioaren izapidea.

Bigarrena.– Behin betiko onartzea «Ermuko Udalerriko Saneamenduaren Eraikuntza-Proiektua: Zubiaurre-Erdiguneko Kolektorea eta Gipuzkoa Etorbidea». Kontrata bidezko exekuzio-aurrekontua «Ermuko Udalerriko Saneamenduaren Eraikuntza-Proiektua: Zubiaurre-Erdiguneko Kolektorea eta Gipuzkoa Etorbidea» (2.364.757,07 euro), BEZa barne.

Hirugarrena.– Uraren Euskal Agentziako teknikariek obraren zuinketa egitea. Zuinketa horretan, obraren errealitate geometrikoa egiaztatuko da, bai eta onartutako proiektuan agertzen diren eta egin beharreko kontraturako oinarrizkoak diren kasuena ere.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 23a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala