108. zk., 2022ko ekainaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (108 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2479
EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 18koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-bekak eta -laguntzak finantzatzeko 2021-2022 ikasturterako zenbatekoak gehitzeko gastua baimentzen duena (2021eko uztailaren 13ko Agindua, uztailaren 23ko EHAA).
Agindu horrek 2. artikuluan ezartzen du deialdiaren guztizko zenbatekoa 60.000.000 eurokoa dela, eta, behar izanez gero, handitu ahal izango dela, ebazteko dauden eta emateko proposamena duten eskaeren zenbatekoa kontuan hartuta, horiek ebatzi aurretik. Halaber, egoera horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen bidez emango dela jasotzen da.
Emateko proposamena duten eta ebazteke dauden eskabideen zenbatekoa ikusita, beharrezkoa da deialdiaren zenbatekoa handitzea, eta, beraz, 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko 2021-2022 ikasturterako ikasketa-beka eta -laguntzen deialdirako diru-zenbatekoa 2.600.000,00 euroan gehitzeko baimena ematea.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 18a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.