108. zk., 2022ko ekainaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 3 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2478
AGINDUA, 2022ko maiatzaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) dagoen «CDEA» Bigarren Hezkuntzako Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
«CDEA» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinetan eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako espezializazio-ikastaro berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena (uztailaren 30eko BOE); 482/2020 Errege Dekretua, apirilaren 11koa, artisau-okintza eta opilgintza erdi-mailako espezializazio-ikastaroa ezarri eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (maiatzaren 13ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxearen baimena aldatu egiten da 2022-2023 ikasturterako.
Kode-zenbakiak: 20004861 eta 012491.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «CDEA».
Titularra: Centro de Formación de Administración y Hostelería.
Helbidea: Paseo Berio, 50.
Udalerria: Donostia.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– Lanbide heziketako erdi-mailako espezializazio-ikastaro bat gehitzeko, «Artisau-okintza eta opilgintza».
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: merkataritza eta marketina.
○ Nazioarteko merkataritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Salmenten eta merkataritza-espazioen kudeaketa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
● Lanbide-arloa: ostalaritza eta turismoa.
○ Sukaldaritza eta jatetxe-arloa, oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Sukaldaritza eta gastronomia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ Jatetxe arloko zerbitzuak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Bidai-agentzien eta ekitaldien kudeaketa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Sukaldaritza-zuzendaritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Turismo-ostatuen kudeaketa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Turismo-gidaritza, informazioa eta laguntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: elikagaien industriak.
○ Okintza, gozogintza eta konfiteria, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Artisau-okintza eta opilgintza, erdi-mailako espezializazio-ikastaroa. Edukiera: kurtso 1 (20 ikaspostu).
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=es).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetako baimen-emateak ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 12a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.