Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2022ko ekainaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
2460

EDIKTUA, zeinaren bidez argitaratzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2020ko azaroaren 30eko Agindua baliogabetzen duen 140/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epai irmoa. Izan ere, agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko langileen aldi baterako beharrizanak estaltzeko hautagaien zerrendak kudeatzeari buruzko araudia onartzen du.

Jakinarazten da CSI-F sindikatuak sustatutako 140/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan honako honen kontra egin dela:

Agindua, 2020-11-30ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko langileen aldi baterako beharrizanak betetzeko hautagaien zerrendak kudeatzeko araudia onartzen duena (2020-12-14ko EHAA, 249. zenbakia).

Eta 2022-03-01eko epaia eman dela. Epaia bilakatu da, eta bere epaitza honako hau da hitzez hitz:

EPAITZA

Baiesten dugu XXXXX(e)k, XXXXX(r)en izenean eta ordezkari gisa, aurkeztu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, honako agindu honen aurka: Agindua, 2020ko azaroaren 30ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko langileen aldi baterako beharrizanak betetzeko hautagaien zerrendak kudeatzeko araudia onartzen duena (2020-12-14ko EHAA, 249. zenbakia). Horrenbestez:

1.– Errekurritu den agindua baliogabetzen dugu.

2.– Xedapen orokorra egiteko prozesua informazio publikoaren izapidearen epea amaitu aurreko unera atzeratzea agintzen dugu. Izapide hori amaitzeko gainerako egunekin batera berrabiarazi beharko da, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak adostutako epe administratiboen etendura-aldia kontuan hartuta.

3.– Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.

Guztiek jakin dezaten, aditzera ematen da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2022ko maiatzaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala