107. zk., 2022ko ekainaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
2443
IRAGARKIA, Gobernantza Departamentuko Prebentzioko, Su Itzalketako eta Salbamenduko zerbitzuburuaren lanpostua, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekia egiteari buruzkoa.
2022ko maiatzaren 17ko 92 zk Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko, ondorengo lanpostu honen deialdia argitaratu da:
– Gobernantza Departamentuko Prebentzioko, Su Itzalketako eta Salbamenduko zerbitzuburuaren lanpostua (B2022/L07).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun baliodunetan.
Donostia, 2022ko maiatzaren 18a.
(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa).
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.