Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2022ko ekainaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2429

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez berritzen baita Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.

Osasuneko sailburuaren 2006ko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez sortu zen Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordea, diabetesaren inguruko gaietan aholku teknikoak emateko organo aholku-emaile gisara, maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez (dekretu horren bidez, Osasun Saileko Aholku Kontseiluen Araubidea ezartzen da).

Agindu horren 3. artikuluan ezartzen denez, lehendakari batek, idazkari batek eta gehienez 13 bokalek osatuko dute Batzordea, agindu horren 4. artikuluan jasotako banaketaren arabera. Denak ere Osasuneko sailburuak aukeratuko ditu.

2020ko otsailaren 14ko Aginduaren bidez berritu zuen Batzordearen osaera, azken aldiz, Osasuneko sailburuak.

Hori dela eta, eta aipatutako arau-aurreikuspenak betetzeko, berritu beharra dago Batzorde horren osaera.

Adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berritzea Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera nominala. Honela osatuta geratuko da:

Lehendakaria: Ana Bustinduy Bascaran andrea.

Idazkaria: Inmaculada Moro Casuso andrea.

Bokalak:

– Euskadiko Endokrinologia eta Nutrizioko Elkartearen ordezkaritzan: Miguel Goena Iglesias jauna.

– Familia eta Komunitate Medikuntzako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkaritzan: Ane Urbina Juez andrea.

– Diabetikoen EAEko Elkarteen Federazioaren ordezkaritzan: Iratxe Vilariño Pampin andrea.

– Euskal Herriko Pediatria Elkartearen ordezkaritzan: Itxaso Rica Echevarría andrea.

– Diabetesaren EAEko Hezitzaileen Federazioaren ordezkaritzan: Ana Villalba Cabrera andrea.

– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen ordezkaritzan: Sonia Gaztambide Sáenz andrea, M.ª Luz Marqués González andrea eta M.ª Iciar Pérez Irazusta andrea.

– Osasun Sailaren ordezkaritzan: Iñigo Aizpurua Imaz jauna, Francisco Borja Cirarda Larrea jauna eta Marta López Argumedo andrea.

– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkaritzan: Marta Camarero Erdoiza andrea eta Natalia González Cabrera andrea.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 19a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala