Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2022ko ekainaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2412

141/2022 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Oihane Sanz Oria andrea Barne Medikuntza 2-ko Gainbegirale kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan.

89/2021 Ebazpenaren bidez, Oihane Sanz Oria andrea Barne Medikuntza 2-ko gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Oihane Sanz Oria andrea Barne Medikuntza 2-ko gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko ekainaren 6an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zumarraga, 2022ko maiatzaren 18a.

Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari-gerentea,

LAURA AGUIRRE ALBERDI.


Azterketa dokumentala