Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2022ko ekainaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2408

736/2022 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Daniel Andia Ortiz jauna kendu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzu Sanitarioko Buruaren kargutik, erretiroagatik.

163/2015 Ebazpenaren bidez, Daniel Andia Ortiz jauna izendatu zen Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Obstetrizia eta Ginekologiako Zerbitzu Sanitarioko buru.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Daniel Andia Ortiz jauna Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzu Sanitarioko Buruaren kargutik kentzea, erretiroagatik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko maiatzaren 19ko lanaldia bukatzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko maiatzaren 10a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala