Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2022ko ekainaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2406

1155/2022 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Junkal Baro Ramos andrea kendu egiten den Zerbitzu Orokorretako Azpitaldearen Arduradun kargutik (Sukalde Zerbitzua-txandakako lanaldia), berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Maiatzaren 11ko 738/2020 Ebazpenaren bidez Junkal Baro Ramos andrea izendatu zen Zerbitzu Orokorretako Azpitaldearen arduradun (Sukalde Zerbitzua-txandakako lanaldia) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, zuzendaritza gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Junkal Baro Ramos andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zerbitzu Orokorretako Azpitaldearen Arduradunaren (Sukalde Zerbitzua-txandakako lanaldia) kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko maiatzaren 15ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko maiatzaren 5a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala