Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2022ko ekainaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2394

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 20koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordearen zenbait laguntzaile.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko irailaren 7ko Aginduz sortu zen Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea. Organo aholku-emaile gisa sortu zen, txertaketen arloan aholku teknikoak emateko, maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez, zeinaren bidez Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubidea ezartzen baita.

121/2005 Dekretuaren 5.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aholku-batzorde bakoitzak hala iritziz gero, aztertu beharreko gaietan aitortutako gaitasuna duten eta beren ekarpenak interesgarritzat jotzen diren beste pertsona batzuk ere joan ahal izango dira bileretara eta batzordearen jardueretan lagundu.

Osasuneko sailburuordeak izendatuko ditu laguntzaile horiek, 121/2005 Dekretuaren 6.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, dagokion aholku-batzordeak proposatuta.

Adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordearen proposamenez, eta egiaztatua duten ibilbide profesionalagatik, honako pertsona hauek izendatzea laguntzaile:

Iñigo Aizpurua Imaz jauna- Farmazialaria. Medikamentuen Informazioko Euskal Zentroa (MIEZ).

José Jesús Larreina Córdoba jauna- Pediatriako mediku espezialista.

Bigarrena.– Izendapen horiek indarrean egongo dira, harik eta Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea arautzen duen erregulazioan horri buruzko aurreikuspenak aldatzen diren arte.

Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 20a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala