Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2022ko ekainaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2389

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 20koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ordezkapena 2021eko uztailaren 7ko Aginduan araututako lankidetzarako dirulaguntzen deialdiaren ebazpenean.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 7ko Aginduak onartzen ditu, 2021. urterako, dekretu honetan jasota dauden lankidetzarako laguntzak emateko deialdiaren oinarriak: 43/2017 Dekretua, otsailaren 14koa, zeinaren bidez 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen baita. Agindu horretan ezarritako oinarrien 9.1 artikuluaren arabera, Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria da dirulaguntza-prozedura hau ebazteko organo eskuduna.

2022ko maiatzaren 19an, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak programaren 2021eko deialdia ebazteko abstentzioa jakinarazi zuen, interes-gatazka egon zitekeela iritzita, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2.d artikuluan eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta haien Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 6.3 artikuluan xedatutakoa aplikatuta.

Sailaren egiturari buruzko otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak zehazten duenez, saileko zuzendari bat ordezkatu behar denean –Zerbitzu Zuzendaritza ez denean–, saileko zuzendarien ordezkoak bakoitzaren gaineko sailburuordeak izango dira. Kasu honetan, beraz, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari dagokio ordezkapena egitea.

Azkenik, egintza hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aurreko guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

Erabakitzea prozedura hau ebazteko eskumena, zeina ordenamendu juridikoak Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari esleitzen baitio, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak ordezkapen bidez gauzatzea.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 20a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala