105. zk., 2022ko ekainaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LEABURUKO UDALA
2381
IRAGARKIA, behin-behineko enplegua egonkortzeko 2022ko ezohiko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.
Aditzera ematen da, Alkateak, 2022ko maiatzaren 16ko ebazpenaren bidez, Leaburuko udaleko enplegua egonkortzeko aparteko lan eskaintza publikoa onartu duela. Hona hemen lanpostuen zerrenda:
LEABURUKO UDALEKO 2022KO ENPLEGU pUBLIKOAREN ESKAINTZA
Karrerako funtzionarioa:
Izena: Administraria.
– Eskala: Administrazio Orokorra.
– Azpieskala: Administraria.
– Taldea: C1.
– Euskera: 3.HE nahitaezkoa.
– Plaza kopurua: 1.
– Txanda: askea.
– Hautatzeko sistema: lehiaketa.
– Lanaldia: osoa.
Ondorio horietarako, aipatutako eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita. Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erabakia hartu duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Leaburu, 2022ko maiatzaren 16a.
Alkatea,
JOSE RAMÓN EIZAGUIRRE SORONDO.