105. zk., 2022ko ekainaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2377
1431/2022 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Gazalbide-Txagorritxuko Lehen Mailako Arretako unitateburua hautatzeko deialdia.
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen otsailaren 25eko 319/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Gazalbide-Txagorritxuko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostua izendapen askez betetzeko (2022ko martxoaren 18ko EHAA 56. zk.).
Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.
Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak Zuzendaritza Gerentzia honi aitortzen dizkion ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1 e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA 219. zk.),
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Gazalbide-Txagorritxuko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostua betetzeko deialdia, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 3a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.