105. zk., 2022ko ekainaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
GINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2375
EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2022ko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez egin zen (2022-02-28ko BOE eta 2022-03-11ko EHAA).
2022ko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez (2022-02-28ko BOE eta 2022-03-11ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Kepa Joseba Korta Carrión jauna (NAN: ***8388**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Logika eta Zientziaren Filosofia»; Kodea: CUC8/1-D00321-3, Saila: «Filosofia»; Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea; Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskera/gaztelera/ingelesa); Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Hizkuntzaren Filosofia I» eta «Hizkuntzaren Filosofia II».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2022ko maiatzaren 18a.
Errektorea.
EE (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAŃANO.