105. zk., 2022ko ekainaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2371
1421/2022 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Alberto Manzano Ramírez jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko Medikuntza Intentsiboko Kudeaketa Klinikoko unitateburu izendatzen den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
138/2022 Ebazpena, urtarrilaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Arabako Unibertsitate Ospitaleko Medikuntza Intentsiboko Kudeaketa Klinikoko unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Alberto Manzano Ramírez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen askez, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Medikuntza Intentsiboko Kudeaketa Klinikoko unitateburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Alberto Manzano Ramírez jauna izendatzea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Medikuntza Intentsiboko Kudeaketa Klinikoko unitateburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko maiatzaren 1ean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 27a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.