Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2022ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
2368

IRAGARKIA, 2022. urterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Euskotrenbideak, S.A. Euskotrenek, 2022ko maiatzaren 20an egindako bileran, honako hau onartu du:

Abenduaren 28ko 20/2021 Legeak, enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoak, zazpigarren xedapen gehigarrian honako hau jasotzen du: «Arau honetan egonkortze-prozesuei buruz jasotako manuak merkataritza-sozietate publikoei, enpresa-erakunde publikoei, sektore publikoko fundazioei eta sektore publikoko partzuergoei aplikatuko zaizkie, hargatik eragotzi gabe haien berariazko araudira egokitzea, hala badagokio.»

Euskotren Eusko Jaurlaritzaren merkataritza-sozietate publikoa da, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari atxikia, eta, beraz, lehen aipatutako 20/2021 Legearen edukia aplikatu behar zaio egonkortze-prozesuei buruzko arauei dagokienez, nahiz eta hitzarmen kolektibo propioan jasotako berariazko araudira egokitu dituen, zazpigarren xedapen gehigarriak in fine arautzen duenaren arabera.

Alde horretatik, negoziazioaren ondoren eta langileen ordezkaritzaren gehiengoarekin ados jarrita, Euskotrenen 2022. urterako enplegu publikoaren eskaintza onartu da, egonkortze plazei dagokiena, aparteko eta salbuespenezko izaerarekin, enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera, dagokion eranskinean agertzen dena.

Bilbao, 2022ko maiatzaren 20a.

Euskotreneko zuzendari nagusia,

FRANCISCO JAVIER SEOANE ICARAN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala