Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2022ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
2365

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2021eko abenduaren 10eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoari buruzko ebazpen-agindua. Ebazpen horren bidez, 2021-2022 ikasturterako doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programarako laguntza berrien deialdia ebatzi zen (deialdia 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren bidez egin zen).

Saiatu arren, ezin izan da zuzenean jakinarazi Hezkuntzako sailburuak emandako gora jotzeko errekurtsoari buruzko ebazpen-agindu hori. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluek.

Honekin batera doan eranskinean aipatzen den interesdunak eskuragarri du ebazpenaren testu osoa, Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz. 945 01 82 84).

Jakinarazpen honek, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 17a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

MIREN IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala