104. zk., 2022ko maiatzaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2362
1152/2022 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ezartzen den Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendaritza-karguak hutsik daudenean eta karguok kanpoan edo gaixorik daudenean ordezkapenak egiteko araubidea.
AURREKARIAK
I.– Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuak (aurrerantzean, Bidasoko ESIa) ikusi du zuzendaritza-karguak hutsik daudenerako eta karguok kanpoan edo gaixorik daudenerako ordezkapen-erregimen bat ezarri behar dela, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan jasotako araudiaren osagarri gisa.
II.– Ordezkapen-erregimen bat ezartzeko aurreko planteamendua bat dator sareko beste zerbitzu-erakunde batzuetan egindakoarekin, eta administrazio-kudeaketak hobeto funtzionatzeko balio du, administrazio-egintza baliodunak egiten jarraitzeko aukera ematen duelako.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 13. arikuluak honako hau dio: «1. Administrazio publiko bakoitzak ezartzen duen moduan, administrazio-organoetako titularra aldi baterako ordeztu ahalko da bere kargua hutsik badago, edo titularra absente edo gaixorik dagoenean, edota titular horren abstentzioa edo errekusazioa deklaratu denean.
[...]
4.– Ordezkotza bidez ematen diren ebazpen eta egintzetan, inguruabar hori agerraraziko da, eta zehaztu beharko da halako ebazpen eta egintzak zein organo ordeztuta ematen diren, zein den organoko titularra eta nor egiten ari den ordezkotza».
Bigarrena.– Osakidetzako Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 11 c) artikuluak dioenez, Ente Publikoko zuzendari nagusiari dagokio «zerbitzu-erakundeetako zuzendari-kudeatzaileak izendatzea eta kargutik kentzea, eta zuzendari-kudeatzaile bakoitzaren proposamenez, aipaturiko erakundeetako gainerako karguak izendatzea eta kargutik kentzea».
Beraz, eta aurrekoen arabera, berak izendatutako zuzendaritza-karguak ordezkatzeko araubidea ezartzeko eskumena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio.
Horregatik guztiagatik, eta legez eman zaizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ordezkapen-araubidea ezartzea, Osakidetza–Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko ESIko zuzendari-gerentearen lanpostua hutsik dagoenerako, eta kargua kanpoan edo gaixorik dagoenerako.
Zuzendari-gerentearen ordezkapena kargudun hauen esku egongo da, beheko ordenari jarrikiz.
1.– Zuzendaritza Medikoa.
2.– Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritza.
3.– Langileen Zuzendaritza.
4.– Erizaintzako Zuzendaritza.
Zuzendari-gerentea ez diren beste zuzendaritza-karguak jardunean dagoen edozein zuzendaritza-karguk ordezkatu ahalko du.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea, eta haren eragina jasotzen dutenei haren berri ematea, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.– Ebazpen honek, behin betikoa izanik, datako egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 17a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.