104. zk., 2022ko maiatzaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (119 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BERASTEGIKO UDALA
2355
IRAGARKIA, 2022. urterako aldi baterako enplegua egonkortzeko aparteko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Berastegiko Alkateak, 2022ko maiatzaren 17ko 115/2022, Dekretuaren bidez, Berastegiko Udaleko 2022. urterako aldi baterako enplegua egonkortzeko aparteko lan eskaintza publikoa onartu duela.
Ondorio horietarako, aipatutako eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bai eta eskaintzaren laburpena ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan xedatutakoa betez, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazketaren arabera.
Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita. Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi zatian adierazitako administrazioarekiko auzi errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko erre kurtsoa aurkez daiteke erabakia hartu duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Berastegi, 2022ko maiatzaren 17a.
Alkatea,
AMAIA AZKUE EIZAGIRRE.