104. zk., 2022ko maiatzaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 2 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EZKIO-ITSASOKO UDALA
2352
IRAGARKIA, 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.
Udal Osoko Bilkurak, 2022ko maiatzaren 12an beste batzuen artean, honako erabakia hartu zuen:
– Ezkio-Itsaso Udaleko 2022rako Lan Eskaintza Publikoa onartzea eta argitaratzea agintzea.
Lan Eskaintza Publiko hau 2022rako Estatuko Aurrekontu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera egiten da.
Ondorio horietarako, honako hau egiten da:
– Aipatutako eskaintza eta LPZ aldaketa Legean araututako moduan argitaratzea , Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan xedatutakoa betez, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazketaren arabera.
LAN ESKAINTZA PUBLIKOA 2022 (EPE). EZKIO-ITSASOKO UDALA
Funtzionarioa:
Plazaren izena:Gizarte langilea.
– Taldea/Azpitaldea: A2.
– Eskala: Administrazio berezia.
– Azpieskala: Teknikoa.
– Klasea: Erdi-mailako teknikaria.
– Titulazioa: Gizarte zerbitzuetan Diplomatua edo Gizarte lanetan gradua.
– Maila: 21 D/O (17 EUFALEBA).
– Dedikazioa: % 31,94.
– Lanpostua betetzeko era: lehiaketa.
– Hizkuntza eskakizuna: 3 derrigorrez.
– Plaza-kopurua: 1.
Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoaren aurrean hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Ezkio-Itsaso, 2022ko maiatzaren 13a.
Alkatea,
JOSEBA TELLERIA ZUBELDIA.