Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2022ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2339

1455/2022 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Caridad María Arias Arias andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Txagorritxu Ospitaleko Gainbegirale Orokor kargutik kendu egin den.

1065/2009 Ebazpenaren bidez, Caridad María Arias Arias andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Txagorritxu Ospitaleko Gainbegirale Orokor izendatu zuten, gaur egun, Arabako Unibertsitate Ospitalean dagoena, Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Caridad María Arias Arias andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Txagorritxu Ospitaleko Gainbegirale Orokor kargutik kentzea (gaur egun Arabako Unibertsitate Ospitalea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan), berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko maiatzaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 9a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala