Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2022ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2338

636/2022 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, M. Aranzazu González Echave andreari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Basauri-Ariz Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzeko dena.

135/2010 Ebazpenaren bidez, M. Aranzazu González Echave andrea unitateburu izendatu zen, Basauri-Arizko Lehen Mailako Unitatean, Barrualdeko Eskualdean, Bizkaian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M. Aranzazu González Echave andreari Basauri-Arizko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko apirilaren 30ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2022ko apirilaren 28a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala