Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2022ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2336

590/2022 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Gloria M.ª Pérez Blanco andreari kendu egiten zaion, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ospitaleko 5. Solairuko Gainbegirale lanpostuari dagozkion eginkizunen esleipena.

417/2021 Ebazpenaren bidez, Gloria M.ª Pérez Blanco andrea izendatu zen Ospitaleko 5. Solairuko gainbegirale Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Gloria M.ª Pérez Blanco andreari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ospitaleko 5. Solairuko Gainbegiralea lanpostuari dagozkion eginkizunen esleipena kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko apirilaren 24an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2022ko apirilaren 22a.

Barrualde-Galdakaoko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala