104. zk., 2022ko maiatzaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
2335
EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 11koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zuzendari beraren 2022ko otsailaren 14ko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak argitaratu ziren, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan.
Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez (2020ko otsailaren 27ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitu ziren, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.
Prozedura amaituta, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez (2022ko otsailaren 23ko EHAA), agindu horren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu zutenen zerrendak argitaratzea xedatu zen.
Hala ere, akats bat antzeman da María Justo Rodríguez andrearen merezimenduen baremoan emandako puntuazioan; eta Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko maiatzaren 10eko Ebazpenaren bidez, akats hori zuzendu da.
Horren ondorioz, María Justo Rodríguez andrea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Matematika espezialitatean hautatua, txanda irekian, 7,9540 puntu dagozkio guztira lehiaketa-fasean. Puntuazio horri oposizio-fasean lortutako puntuazioa gehitu (6,3155 puntu), eta dagokion haztapena egin ondoren, guztizko puntuazioa 6,9709 puntukoa da.
Horregatik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko otsailaren 14ko Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu zuten pertsonen zerrendak argitaratzea xedatu zen. Aldaketa honela egin da:
María Justo Rodríguez andreari, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Matematika espezialitatean hautatua, txanda irekian, guztira 6,9709 puntu dagozkio. Puntuazio horrekin jarraitzen du hautatuta.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta Interneteko helbide hauetan ere: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu beharko dira) eta http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 11.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.