Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2022ko maiatzaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2200

1114/2022 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatu egiten diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpen hauek: martxoaren 10eko 854/2022 eta 855/2022 Ebazpenak, martxoaren 15eko 880/2022, 881/2022, 882/2022, 883/2022, 884/2022, 885/2022, 886/2022, 887/2022, 888/2022, 889/2022, 890/2022, 891/2022, 892/2022, 893/2022, 894/2022 eta 895/2022 Ebazpenak eta martxoaren 17ko 901/2022, 902/2022, 903/2022, 904/2022, 905/2022, 906/2022, 907/2022, 908/2022, 909/2022, 910/2022, 911/2022, 912/2022, 913/2022, 914/2022 eta 915/2022 Ebazpenak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 854/2022 eta 855/2022 Ebazpenen, martxoaren 15eko 880/2022, 881/2022, 882/2022, 883/2022, 884/2022, 885/2022, 886/2022, 887/2022, 888/2022, 889/2022, 890/2022, 891/2022, 892/2022, 893/2022, 894/2022 eta 895/2022 Ebazpenen eta martxoaren 17ko 910/2022 Ebazpenaren bidez, estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzeko oinarri espezifikoak onartu ziren kategoria eta lanpostu funtzional hauetarako:

– Alergologiako FEM.

– Anatomia Patologikoko FEM.

– Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko FEM.

– Ahoko eta Aurpegi Masailetako Kirurgiako FEM.

– Kirurgia Pediatrikoko FEM.

– Dermatologia Mediko Kirurgikoko eta Benereologiako FEM.

– Endokrinologiako eta Nutrizioko FEM.

– Hematologiako eta Hemoterapiako FEM.

– Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko FEM.

– Barne Medikuntzako FEM.

– Medikuntza Nuklearreko FEM.

– Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko FEM.

– Nefrologiako FEM.

– Pneumologiako FEM.

– Neurologiako FEM.

– Obstetriziako eta Ginekologiako FEM.

– Oftalmologiako FEM.

– Onkologia Medikoko FEM.

– Otorrinolaringologiako FEM.

– Psikiatriako FEM.

– Haur Psikiatriako FEM.

– Erradiodiagnostikoko FEM.

– Erreumatologiako FEM.

– Zainketa Aringarrien FEM.

– Emergentzietako FEM.

– Gaixotasun Infekziosoen Arloko FEM.

– Epidemiologia Klinikoko FEM.

– Etxeko Ospitalizazioko FEM.

– Laneko Medikuntzako FEM.

– Ospitaleko Pediatriako FEM.

– KSUko FEM.

– Analisi Klinikoko FEMT.

– Biokimika Klinikoko FEMT.

– Immunologiako FEMT.

– Ospitaleko Erradiofisikako FEMT.

– Ospitaleko Farmaziako FET.

– Psikologia Klinikoko FET.

– Farmaziako FT.

– Odontologiako FT.

– Mantentze-lanetako eta Instalazioetako Erdi-Mailako Teknikaria.

Ebazpen horien IV. eranskinean, gai-zerrenda komuna atalean, hau agertzen da: «10.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.»

Era berean, gai-zerrenda komunaren bibliografia atalean, honako hau agertzen da: «10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (1., 3. eta 43. artikuluak).»

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bidez, aldatu egiten dira, besteak beste, 1. artikuluaren edukia (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea), 3. artikuluaren edukia (Printzipio orokorrak) eta 43. artikuluaren izena (Jazarpen sexista) eta edukia; azken horri, aurrerantzean, «Laneko segurtasuna eta osasuna» deituko zaio.

Ebazpen horiek eman zirenetik (2022ko martxoaren 10, 15 eta 17a) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu arte (apirilaren 4 eta 5a), arau-aldaketa bat gertatu da. Izan ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legea argitaratu da eta argitaratu eta hurrengo egunean jarri da indarrean, hau da, 2022ko martxoaren 18an.

Ondorioz, Ebazpenetako gai-zerrenda eta bibliografia indarreko legeriara egokitzeko, beharrezkoa da gai-zerrenda komuneko 10. gaia eta gai-zerrenda komunaren bibliografiako 10. atala aldatzea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 901/2022, 902/2022, 903/2022, 904/2022, 905/2022, 906/2022, 907/2022, 908/2022 eta 909/2022 Ebazpenaren bidez, estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzeko oinarri espezifikoak onartu ziren kategoria eta lanpostu funtzional hauetarako:

– Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria.

– Ekonomiako Goi Mailako Teknikaria.

– Informatikako Goi Mailako Teknikaria.

– Letradua eta Goi Mailako Teknikari Juridikoa.

– Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Goi Mailako Teknikaria.

– Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikaria.

– Antolakuntzako Goi Mailako Teknikaria.

– Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Teknikaria.

– Segurtasuneko eta Higieneko Prebentzioko Goi Mailako Teknikaria.

Ebazpen horien IV. eranskinean, gai-zerrenda komuna atalean, hau agertzen da: «8.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.»

Era berean, gai-zerrenda komunaren bibliografia atalean, honako hau agertzen da: «8.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (1., 3. eta 43. artikuluak).»

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bidez, aldatu egiten dira, besteak beste, 1. artikuluaren edukia (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea), 3. artikuluaren edukia (Printzipio orokorrak) eta 43. artikuluaren izena (Jazarpen sexista) eta edukia; azken horri, aurrerantzean, «Laneko segurtasuna eta osasuna» deituko zaio.

Ebazpen horiek eman zirenetik (2022ko martxoaren 17a) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu arte (apirilaren 6a), arau-aldaketa bat gertatu da. Izan ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legea argitaratu da eta argitaratu eta hurrengo egunean jarri da indarrean, hau da, 2022ko martxoaren 18an.

Ondorioz, Ebazpenetako gai-zerrenda eta bibliografia indarreko legeriara egokitzeko, beharrezkoa da gai-zerrenda komuneko 8. gaia eta gai-zerrenda komunaren bibliografiako 8. atala aldatzea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 911/2022, 912/2022, 913/2022, 914/2022 eta 915/2022 Ebazpenen bidez, estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzeko oinarri espezifikoak onartu ziren kategoria eta lanpostu funtzional hauetarako:

– Sukaldaria.

– Informatikako Teknikaria.

– Girotze Instalazioetako Teknikaria.

– Instalazio Elektrikoetako Teknikaria.

– Elektromedikuntzako Instalazioetako Teknikaria.

Ebazpen horien IV. eranskinean, gai-zerrenda komuna atalean, hau agertzen da: «6.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.»

Era berean, gai-zerrenda komunaren bibliografia atalean, honako hau agertzen da: «6.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (1., 3. eta 43. artikuluak).»

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bidez, aldatu egiten dira, besteak beste, 1. artikuluaren edukia (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea), 3. artikuluaren edukia (Printzipio orokorrak) eta 43. artikuluaren izena (Jazarpen sexista) eta edukia; azken horri, aurrerantzean, «Laneko segurtasuna eta osasuna» deituko zaio.

Ebazpen horiek eman zirenetik (2022ko martxoaren 17a) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu arte (apirilaren 6a), arau-aldaketa bat gertatu da. Izan ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legea argitaratu da eta argitaratu eta hurrengo egunean jarri da indarrean, hau da, 2022ko martxoaren 18an.

Ondorioz, Ebazpenetako gai-zerrenda eta bibliografia indarreko legeriara egokitzeko, beharrezkoa da gai-zerrenda komuneko 6. gaia eta gai-zerrenda komunaren bibliografiako 6. atala aldatzea.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 854/2022, 855/2022, 880/2022, 881/2022, 882/ 2022, 883/2022, 884/2022, 885/2022, 886/2022, 887/2022, 888/2022, 889/2022, 890/2022, 891/2022, 892/2022, 893/2022, 894/2022, 895/2022 eta 910/2022 Ebazpenak aldatzea, honela:

Ebazpen horien IV. eranskinean, gai-zerrenda komuna atalean,

hau esaten den tokian:

«10.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.»

hau esan behar du:

«10.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Laneko segurtasuna eta osasuna.»

Ebazpen horien IV. eranskinean, gai-zerrenda komunaren bibliografia atalean,

hau esaten den tokian:

«10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (1., 3. eta 43. artikuluak).»

hau esan behar du:

«10.– 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duena (1., 3. eta 43. artikuluak).»

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 901/2022, 902/2022, 903/2022, 904/2022, 905/2022, 906/2022, 907/2022, 908/2022 eta 909/2022 Ebazpenak aldatzea, honela:

Ebazpen horien IV. eranskinean, gai-zerrenda komuna atalean,

hau esaten den tokian:

«8.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.»

hau esan behar du:

«8.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Laneko segurtasuna eta osasuna.»

Ebazpen horien IV. eranskinean, gai-zerrenda komunaren bibliografia atalean,

hau esaten den tokian:

«8.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (1., 3. eta 43. artikuluak).»

hau esan behar du:

«8.– 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duena (1., 3. eta 43. artikuluak).»

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 911/2022, 912/2022, 913/2022, 914/2022 eta 915/2022 Ebazpenak aldatzea, honela:

Ebazpen horien IV. eranskinean, gai-zerrenda komuna atalean,

hau esaten den tokian:

«6.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.»

hau esan behar du:

«6.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Laneko segurtasuna eta osasuna.»

Ebazpen horien IV. eranskinean, gai-zerrenda komunaren bibliografia atalean,

hau esaten den tokian:

«6.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (1., 3. eta 43. artikuluak).»

hau esan behar du:

«6.– 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duena (1., 3. eta 43. artikuluak).»

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala