98. zk., 2022ko maiatzaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2198
AGINDUA, 2022ko maiatzaren 10ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez lehiaketa espezifikorako merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen baitira, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunengatik edo hizkuntzagatik bereziturik dauden lanpostuak betetzeko. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez egin zen lehiaketa horren deialdia.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 20122ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez (2012ko apirilaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), lehiaketa espezifikoaren deialdia egin zen Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunengatik eta hizkuntzagatik bereziturik dauden lanpostuak betetzeko.
Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarbiderako, Lanpostu Hornikuntzarako eta Lanbide Sustapenerako Erregelamendua onartu zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 50. artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da eskatzaileen merezimenduak ebaluatuko dituen balorazio-batzordeko kideak izendatzea.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Pertsona hauek izendatzea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez iragarritako lehiaketa espezifikoko merezimenduak baloratzeko batzordeko kide:
Batzordeburua:
Titularra: Iñigo Cortázar.
Ordezkoa: Jasone Landaida.
1. bokala:
Titularra: Silvia García-Vicario.
Ordezkoa: Begoña Domínguez.
2. bokala:
Titularra: Marian De Paz.
Ordezkoa: Adolfo González.
3. bokala:
Titularra: Mikel Montoya.
Ordezkoa: Jorge Sancho.
4. bokala:
Titularra: Guiomar González.
Ordezkoa: Pedro Iglesias.
Idazkaria:
Titularra: Raquel Ochoa.
Ordezkoa: Izaskun Reyes.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 10a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.