97. zk., 2022ko maiatzaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2193
IRAGARKIA, honen bitartez jendaurrean jartzen da Euskal Herriko Unibertsitateak lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-espedientea.
Espedientearen kodea: VTM-B-2022-0001.
Eskatzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea.
Jarduera: hezkuntza.
Jardueraren kokapena: María Díaz de Haro 70, Portugalete (Bizkaia)
Ingurune hartzailea: Nerbioi itsasadarra.
Isurketa gunea (UTM koordenatuak (ETRS89))
X = 522.865; Y = 4.807.534
Isurketa mota eta bolumena: hozte-urak (82.477 m3/urtean)
Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita ondoz ondoko hogei (20) egun naturaleko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuak (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluan, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 13a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.