97. zk., 2022ko maiatzaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2190
IRAGARKIA, 2022ko apirilaren 29koa, Etxebizitzaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko ebazpenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak Etxebizitzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 1. solairua, 48011 Bilbao) ager daitezke, ebazpenak zer dioen jakiteko, bost eguneko epean; eta, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2022ko apirilaren 29a.
Etxebizitzaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.