97. zk., 2022ko maiatzaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2180
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuneko sailburuordeak 2022ko martxoaren 22an 2022-046 espedientean emandako ebazpena. 2022ko martxoaren 17ko eskariaren bidez ireki zen espediente hori, eta datu pertsonalen babesaren arloko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzkoa da.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Segurtasuneko sailburuari, edo ebazpena eman duenari, honako artikulu hauetan xedatutakoaren arabera: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 115. artikulua eta hurrengoak. Nolanahi ere, ukitutako pertsonak zuzenean jo dezake Datuak Babesteko Euskal Bulegora bere interesen defentsan, eta, horretarako, ez du gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu beharrik izango. Hori ez da eragozpen izango, interesdunak egoki deritzen bestelako errekurtso edo erreklamazioak aurkezteko.
2.– Interesdunak eskuragarri dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2022ko maiatzaren 3a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
AITOR LETE FANO.