Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2022ko maiatzaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKADIKO KIROL PORTUAK
2179

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 2koa, Euskadiko Kirol Portuetako zuzendariarena, zeinaren bidez erabakitzen baita, deialdi publiko bidez, 7. zerrendako aisia-ontzientzako eta beste herrialde batzuetako ontziak direnean kategoria baliokidean sailkatutako ontzientzako amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedurari hasiera ematea, Lekeitioko portuan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuei eta Itsas Garraioari buruzko ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 24. artikuluak Euskadiko Kirol Portuen xedea ezartzen du, eta, besteak beste, Jaurlaritzak esleitzen dizkion aisia-nabigazioko portuen eta horiekin lotuta dauden erabilera-eremuen kudeaketa integrala dela jasotzen du. Ildo beretik doa maiatzaren 12ko 58/2020 Dekretuaren bidez onartutako estatutuen 5. artikulua.

Martxoaren 8ko 33/2022 Dekretuaren bidez, Euskadiko Kirol Portuak erakundearen esku uzten da Lekeitioko kirol-portuko zerbitzu publikoaren kudeaketa, bai eta horretarako behar diren bitartekoak ere. Esleipen horrekin batera, portuko zerbitzu publiko horri lotuta dauden ondasunak eta eskubideak haren eskura jarriko dira.

Hori dela eta, Euskadiko Kirol Portuak elkarteak aisia-ontzientzako amarralekuak ditu Lekeitioko portuan, eta instalazio horiek okupatzeko beharrezkoa da aldez aurretik amarralekuak erabiltzeko gaikuntza-titulua ematea.

Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko portuetan titulu horiek emateko prozedura Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduan dago ezarrita. Agindu horren bidez arautzen dira aisia-ontzien titularrek amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedura eta emakiden araubidea. 5. artikuluak ezartzen duenez, Administrazioak amarralekuen eskaerak aurkezteko epea irekiko du, eta deialdi horretan adieraziko dira eskaintzen diren amarralekuak eta horien kokapena. Aginduaren 6. artikuluak ezartzen duenez, deialdia ebazpen bidez egingo da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan gehien argitaratzen direnen arteko bi egunkaritan argitaratuko da.

Aurrekoaren arabera, Euskadiko Kirol Portuak erakundearen estatutuetako 15.2 o) artikuluak Zuzendaritza honi ematen dizkion ahalmenez baliatuz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Lekeitioko portuan amarralekuak erabiltzeko 7. zerrendako ontziei eta kategoria baliokidean sailkatutako ontziei emakidak emateko prozedurari hasiera ematea, deialdi publiko bidez, ebazpen honen I. eranskinean jasotako oinarriekin bat etorriz.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 2a.

Euskadiko Kirol Portuak Erakundeko zuzendaria,

EDURNE EGAÑA MANTEROLA.

I. ERANSKINA
OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da 7. zerrendako aisia-ontzientzat eta kategoria baliokidean sailkatutako ontzientzat amarralekuak erabiltzeko emakidak ematea Lekeitioko portuan, beste herrialde batzuetako ontziak direnean (aurrerantzean 7. zerrendako ontziak), kirol-amarralekuak kudeatzeko zerbitzuak emateko moduaren arabera katalogatuta, deialdi honen ebazpenetik aurrera, 2. Talde gisa: «24 ordutik beherako txandetan portuan zerbitzu esklusiboa ematen duten aisia-itsas azpiegiturak, astean bi eta hiru lanaldi oso bitartean eskainiko direnak, goi-denboraldian izan ezik, horietan egunero emango baitira».

Lekeitioko portuaren ezaugarriak direla eta, uretako motoak, uretan erabiltzeko motoak edo moto akuatikoak moduko aisialdiko ontziak deialdi honetatik kanpo geratzen dira.

Bigarrena.– Eskainitako amarralekuak.

A) Pantalaneko amarralekuak:

1.– Pantalaneko amarralekuak berrehun eta berrogeita hamalau (254) dira.

2.– Pantalanean amarratzeko kategoria bakoitzean eskainitako plaza-kopurua honako hau da, ontziaren benetako gehieneko neurrien arabera:

a) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 5,5 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 1,8 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 1,5 metro duten ontzientzat: 6.

b) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 6,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 1,8 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 37.

– Horietatik:

• 0,7 metroko gehieneko sakonerarekin: 35.

• 0,3 metroko gehieneko sakonerarekin: 2 .

c) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 6,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,15 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 82.

– Horietatik:

• 1,5 metroko gehieneko sakonerarekin: 80.

• 0,8 metroko gehieneko sakonerarekin: 2.

d) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 6,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,5 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 40.

– Horietatik:

• 1,5 metroko gehieneko sakonerarekin: 39.

• 0,7 metroko gehieneko sakonerarekin: 1.

e) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 7 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,8 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 22.

– Horietatik:

• 2 metroko gehieneko sakonerarekin: 18.

• 1,5 metroko gehieneko sakonerarekin: 2.

• 1,00 metroko gehieneko sakonerarekin: 2.

f) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 8 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,8 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 34.

– Horietatik:

• 2,4 metroko gehieneko sakonerarekin: 19.

• 2 metroko gehieneko sakonerarekin: 13.

• 1,00 metroko gehieneko sakonerarekin: 1.

• 0,7 metroko gehieneko sakonerarekin: 1.

g) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 9 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,4 metro duten ontzientzat: 11.

h) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 10 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,25 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,8 metro duten ontzientzat: 6.

i) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 10,5 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,4 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,8 metro duten ontzientzat: 5.

j) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 11 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,65 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,4 metro duten ontzientzat: 2.

k) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 12,5 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,55 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 5.

– Horietatik:

• 2,4 metroko gehieneko sakonerarekin: 4.

• 1,7 metroko gehieneko sakonerarekin: 1.

l) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 15 metro edo gutxiagokoa, gehieneko zabalera 4,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,4 metro duten ontzientzat: 4.

Amarralekuak aurreko kategorietan sailkatzeko, eskaintzen diren amarralekuen neurrietara ondoen egokitzen diren ontzien luzerari, zabalerari eta sakonerari buruzko dimentsio zehatzak hartu dira kontuan, eta gehieneko gisa ezarri dira, atrakatze-operazioetan maniobrak behar bezala egin ahal izateko, eta pantalanetan ibiltzean erabiltzaileen segurtasuna eta amarratutako ontzien segurtasuna bermatzeko, Lekeitioko portuak aztoratzeari eta erresakari dagokienez dituen ezaugarriak kontuan hartuta.

B) Buiako amarralekuak.

1.– Buiako amarralekuetan, 7. zerrendarako eskainitako plazak hogei dira (20).

2.– Honako hauek dira kategoria honetarako ontzien gehieneko dimentsio errealak:

Buiarako amarralekuak, gehieneko luzera 6,2 metro edo gutxiagokoa, gehieneko zabalera 2,5 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 1,5 metrokoa duten ontzientzat.

Amarralekuen kokapena ebazpen honen II. eranskinean erantsitako planoan adierazitakoa da.

Hirugarrena.– Ontzien benetako gehieneko neurrien kalkulua.

Ontzien benetako gehieneko dimentsioak kalkulatzeko, «Gehieneko luzera, Lmáx.» honela ulertzen da: erreferentziazko flotazio-lerroarekiko eta ontziaren ardatzarekiko paraleloan neurtutako distantzia, ontziaren brankatik gertuen dagoen puntuaren plano bertikalaren eta popatik gertuen dagoen plano bertikalaren artean. Plano bertikal horiek ontziaren erdiko planoarekiko perpendikularrak izango dira, ontziaren gehieneko luzera edo luzera erreala adierazi ahal dadin.

Luzera horretan sartzen dira egiturazko eta funtsezko zati guztiak, hala nola egurrezko, metalezko edo plastikozko arrabak edo popak, amuratuak eta kaskoa/estalkia loturak. Normalean kaskora finkatuta dauden zatiez gain, hala nola, makila finkoak, penolak, ontziaren edozein muturretako plataforma irtenak, brankako hornigaiak eta balkoiak, lemak, karelez kanpoko motorretarako euskarriak, propultsiorako euskarriak, ur-zurrustadun propultsatzaileak eta popatik irteten den propultsio-sistema oro, isats-estalkia uretatik kanpo duten karelez kanpoko motorrak barne direla, amarratzeko plazan ontzia posizio horretan geratuko balitz, ontzitik jaisteko eta bertara igotzeko plataformak eta babes eta defentsa iraunkorrak. Defentsa iraunkortzat hartzen dira ontziolatik instalatuta datozenak eta, beraz, ontziaren planoetan eta fitxa teknikoan islatzen direnak. Gehieneko luzeraren barruan sartzen dira, halaber, ontziaren brankatik irteten diren motor elektrikoak, baupresa, botaloia, aingura edo finkoa den eta atzeratu edo desmuntatu ezin den beste edozein elementu.

Ez dira kontuan hartuko ontziolatik ez datozen eta geroago instalatu diren kainabera-euskarriak, arrantza-elementuak edo babesak, ez eta ontziaren gehieneko luzera handitzeko helburuarekin instalatu den eta ontziaren ezaugarri teknikoen fitxan jasota ez dagoen edozein elementu ere. Ikus 1. irudia.

Gehieneko zabaleratzat hartzen da itsasontziaren gehieneko zabalera krujia-lerroaren zeharkako zabalerarik handieneko puntuan islatzen duena, ontziaren egituraren parte guztiak barne hartuta, hala nola, estalki-kontrako loturak, ontziolako balkoi finkoak edo zintoiak. Txipironeren kasuan, flotazio-lerroaren zeharkako zintaren muturrerainoko distantzia hartuko da. Ez dira kontuan hartuko ontziolatik ez datozen eta geroago instalatu diren kainabera-euskarriak, arrantza-elementuak edo babesak, ez eta ontziaren gehieneko zabalera handitzeko helburuarekin instalatu den eta ontziaren ezaugarri teknikoen fitxan jasota ez dagoen edozein elementu ere. Ikus 2. irudia.

1. irudia. Lmáx. = Gehieneko luzera.

(Ikus .PDF)

2. irudia.

Modu horretan definitutako ontzien gehieneko neurriak amarratze-eskaerarekin batera doan zinpeko aitorpenean jasoko dira. Gehieneko neurri errealak zuzenak ez badira edo faltsuak badira, emakida azkendu ahal izango da, dokumentu honen zortzigarren oinarriaren arabera.

Laugarrena.– Eskaerak.

1.– Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Amarralekuak esleitzeko eskaera egin ahal izango dute 7. zerrendan erregistratutako ontzi baten jabe edo titular guztiek, bai eta 7. zerrendan erregistratutako aisia-ontzien finantza-errentamenduko kontratu baten jabe edo titular direnek ere.

Halaber, amarralekuen eskaera egin ahal izango dute 7. zerrendan erregistratutako aisia-ontzia erosteko fasean daudenek edo 7. zerrendan erregistratu beharreko aisia-ontzia erosteko asmoa dutenek.

Lekeitioko portuaren ezaugarriak direla eta, uretako motoak, uretan erabiltzeko motoak edo moto akuatikoak moduko aisialdiko ontziak deialdi honetatik kanpo geratzen dira.

Amarratzeko lekuen eskaera egiteko eskatzaileei eskatzen zaizkien baldintzak Ekonomia Garapeneko eta Azpiegituretako kontseilariak 2017ko urriaren 19an emandako Aginduaren 7. eta 8. artikuluetan ezarritakoak dira.

Lekeitioko kirol-portuaren neurriak direla eta, eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du. Eskaera bat baino gehiago aurkezten duten eskatzaileak egonez gero (ontzi edo ontzi-neurri desberdinekoak badira ere), eskatzaile horiek aurkeztutako eskaera guztiak kanpoan geratuko dira.

Modu berean, eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da ontzi bakoitzeko. Ontzi berarekin eskaera bat baino gehiago badago, ontzi berarentzat aurkeztutako eskaera guztiak baztertu egingo dira. Beraz, eskaera bakarra onartuko da ontzi bakoitzeko, nahiz eta ontziaren jabetza zatituta egon, eta ontziaren titular bakoitzak ezin izango du eskaera egin. Horrek eskaera kanpo uztea ekarriko du, deialdi honetan definitzen den araudira ez mugatzearren.

Bestalde, eskatzaile bakoitzak deialdi honen bidez eman beharreko bi emakida motetako bat aukeratuko du. Mota horiek dokumentu honen bigarren oinarrian -A- eta -B- gisa daude ezarrita. Hau da, eskatzaile bakoitzak pantalaneko amarralekua erabiltzeko emakida edo buiako amarralekua erabiltzeko emakida aukeratu beharko du eskaeran, eta eskaera ereduan aukeratzen duen modalitatea markatu beharko du.

2.– Eskaera eredua.

Eskaera ebazpen honen III. eranskinean agertzen den eredu normalizatuan aurkeztuko da, eta doan eskuratu ahal izango da Lekeitioko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren bulegoetan (Txatxo Kaia z.g., 48280 Lekeitio).

Modu berean, www.euskadi.eus webgune elektronikoan deskarga daiteke, atal honetan: Eusko Jaurlaritza - Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila –Portuak – Kirol-portuetako amarralekuak: «Amarratze-eskaera», eta EKPren webgune elektronikoan; www.ekpsa.eus

Laugarrena.– Dokumentazioa.

Eskaerekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduaren 9. artikuluan eskatutako moduan.

1.– Eskatzailearen dokumentazioa:

a) Pertsona fisikoak: NAN edo pasaportea, IFZ edo AIZ.

Ontziaren titularkide bat baino gehiago badago edo egongo bada, guztiek sinatu beharko duten eskaera, ontziaren titulartasunean partaidetza-ehuneko handiena duenak aurkeztuko du, eta, berdintasunik balego, eskaeran adierazten denak.

Ontzi bakoitzak plaza bakarra eskuratu ahal izango du; beraz, eskaera bakarra onartuko da ontzi bakoitzeko, nahiz eta ontziaren jabetza zatituta egon, eta ontziaren titular bakoitzak ezin izango du eskaera egin. Horrek eskaera kanpo uztea ekarriko du, deialdi honetan definitzen den araudira ez mugatzearren.

b) Pertsona juridikoak: enpresaren IFK, eratze-eskritura edo agiria, estatutuak edo sortze-akta, ordezkaritza-ahalordea eta legezko ordezkariaren NANa.

c) Errentamendu finantzarioa: errentamendu finantzarioko kontratuaren kopia.

d) Bankuko datuak: portuko tarifak kobratzeko adierazitako kontuaren titulartasun-ziurtagiria. Aurkeztutako kontu-zenbakiaren titularrak bat etorri beharko du esleitutako amarralekuaren erabilera-emakidaren titularrarekin.

e) Pentsioduna izanez gero, izaera hori egiaztatzen duen ziurtagiria, dagokion Erakunde Ofizialak emandakoa.

f) Eskatzaileari edo ontzia benetan maneiatzen duen pertsonari amarralekua eskatzen den ontzia maneiatzeko ahalmena ematen dion egiaztagiria. Azken horrek nabigazio-baimenean sartuta egon beharko du, edo titularrak edo titularkideak idatziz baimenduta.

2.– Ontziaren dokumentazioa:

a) Rol, nabigazio-lizentzia edo inskripzio-ziurtagiria.

b) Nabigagarritasun-ziurtagiria.

c) Ontziaren idazpen-orria, eskaera egin aurreko sei hilabeteen barruan eguneratua.

d) Ontziaren 10x15 cm neurriko argazkia. Argazkiak eguneratuta egon beharko du, eta ontziaren benetako gehieneko neurriak adierazi beharko ditu, eskaeraren xede den amarralekuan izango lukeen posizioaren moduan.

e) Eskaera egiten den unean indarrean dagoen ontziaren aseguruaren poliza eta azken ordainagiria, indarrean dauden legezko xedapenek eskatzen dituzten estaldurekin (erantzukizun zibileko nahitaezko asegurua, ontziaren hondarrak mugiarazteko estaldurarekin) eta bertan hartzaileak eskatzailearekin bat etorri behar du.

f) Zinpeko aitorpena, itsasontziaren gehieneko neurriak jasotzen dituena.

Eskaera aurkezterakoan ontzi baten titularra ez bada, ontzi bat erosteko fasean dagoela dioen zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, eta esleipena lortuz gero, esleipena jakinarazi eta hiru hilabeteko epean esleitutako amarralekuaren titulartasuna eta okupazioa formalizatzeko konpromisoa. Adierazpenean, halaber, benetako gehieneko neurriak adieraziko dira.

Bosgarrena.– Eskaerak aurkezteko tokia.

1.– Pertsona fisikoek eskaerak modu presentzialean zein elektronikoan aurkeztu ahal izango dituzte:

Aurrez aurreko kanala:

Eskaerak zuzenean aurkeztu ahal izango dira Lekeitioko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan (Txatxo Kaia z.g., 48280 Lekeitio), aldez aurretik hitzordua eskatuta, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Izapide hori egiteko ordurik ez duen inor ez da hartuko. Aldez aurreko hitzordua Euskadiko Kirol Portuak erakundearen webgunearen bidez egin beharko da (www.ekpsa.eus), «Amarralekuen deialdiak» atalean.

Aurrekoa gorabehera, eskaerak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako lekuetan ere aurkeztu ahal izango dira.

Kanal elektronikoa:

Eskaerak www.ekpsa.eus helbide elektronikoan sartuta aurkeztuko dira, «Amarralekuen deialdiak» atalean.

Eskaera izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko kanal bat, aurrez aurrekoa edo elektronikoa, erabiltzeak, ez du behartzen prozedurako hurrengo izapideetan bide hori erabiltzera, eta edozein unetan alda daiteke.

2.– Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dituzte eskaerak, oinarri honetako 1. atalean, kanal elektronikoan, adierazitako helbide elektronikoan sartuta.

Seigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zazpigarrena.– Amarralekuak esleitzeko prozedura.

Amarralekuak esleitzeko prozedura lehia askekoa izango da, kontuan hartuta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduaren 14. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideak. Agindu horren bidez arautzen dira aisia-ontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta amarralekuak erabiltzeko emakiden araubidea.

1.– Eskaeren sailkapena dagozkien kategorietan.

Ildo horretan, pantalanerako amarralekuaren eskaeren kasuan (A modalitatea), amarralekuak esleitu aurreko pauso edo estadio gisa, eskaerak oinarri hauetan (Bigarren Oinarria) ezarritako amarralekuen kategorietan sailkatuko dira. Sailkapen hori honela egingo da:

– Amarralekuen neurrietara hobekien egokitzeko 2017ko urriaren 19ko irizpideari jarraituz egingo da kategorizazioa, eskaeran adierazitako ontziaren benetako gehieneko neurriak eta deialdi honen bigarren oinarrian ezarritako kategoria bakoitzeko amarralekuen gehieneko dimentsioak kontuan hartuta. Beraz, plaza-eskaera bakoitza kategoria batean sailkatuko da, eta kategoria horren dimentsioetan itsasontziak okupazio handiena egiten duenean, betiere haren luzera eta zabalera kategoria bakoitzerako ezarritakoak baino handiagoak ez badira.

– Eskaerak amarralekuaren kategoriaren arabera taldekatu ondoren, amarralekuak eskaera horien artean esleituko dira, 2. atalean ezarritakoaren arabera.

2.– Amarralekuaren esleipena.

2.1.– Irizpide orokorrak:

– Amarralekua bi modalitateetan (A eta B) esleitzeko, aipatutako aginduaren 14.1 artikuluaren arabera amarralekua esleitzeko eskaeran adierazitako ontziaren benetako gehieneko neurriak hartuko dira kontuan, eta lehentasuna emango zaie amarralekuaren eskaera aurkezteko unean ontzia duten eskatzaileei.

– Bi modalitateetan amarralekua esleitzeko, eskatzaile bakoitzak ontziaren benetako gehieneko neurriei buruz egiten duen deklarazioa hartuko da kontuan; horregatik, eranskin honen bigarren oinarrian ezarritakoari egokitu behar zaio adierazpen hori. Modu berean, EKP erakundeak, Aginduaren 19. artikuluan ezarritakoaren arabera egindako neurketa ez badator bat aitortutako gehieneko dimentsio errealekin, horrek emakida azkentzea ekar dezake.

– A modalitatean amarralekua esleitzeko, amarralekuko ur-xafla % 90eko edo gehiagoko portzentajean aprobetxatzen duten ontzi guztiak berdintzat hartuko dira.

– Eskatzaileak eskaera egiten duen unean ontzirik ez badu eta deialdi hau ebatzi ondoren amarralekuren bat esleitzen bazaio, ebazpen hori ondoriorik gabe geratuko da, baldin eta eskatzaileak azkenean eskuratzen duen ontziaren benetako gehieneko neurriak ez badatoz bat eskaeran adierazi duen eskuratu beharreko ontziaren luzeraren benetako gehieneko neurriekin, baldin eta eskuratutako ontziaren benetako neurriek eskaeran ezarritako kategoriarako ezarritako mailak gainditzen badituzte.

2.2.– Pantalanerako amarralekuak esleitzeko prozedura (A modalitatea).

1.– Amarraleku-kategoria bakoitzean egiaztatuko da dagokion kategorian kategorizatutako eskatzaileen kopurua kategoria horretan eskainitako plaza-kopurua baino handiagoa edo txikiagoa den.

2.– Zazpigarren oinarriko 1. puntuan ezarritakoaren arabera kategorizatu ondoren, kategoria batean sartu diren ontzidun eskaeren kopurua kategoria horretan eskainitako plazen kopurua baino txikiagoa bada, kategoria horretan aurkeztu eta sailkatutako eta eskaera egiteko orduan ontzia duten eskaera guztiei amarralekua esleituko zaie, 2017ko urriaren 19ko amarralekuei buruzko Aginduan ezarritakoaren arabera. Hori egin ondoren, kategoria horretan esleitu gabe geratzen diren plazak honela esleituko dira:

– a), b), c) eta d) loturen kategorietan, amarraleku horiek itsasontzia duten eskaerei esleituko zaizkie, baldin eta beheragoko kategorietan sartu badira eta beren kategorian amarralekurik esleitu ez bazaie, betiere kategoria horretako gehieneko neurriak gainditzen ez badituzte. Hori egin ondoren oraindik esleitu gabeko amarralekurik baldin badago, eskabidea egiterakoan itsasontzirik ez duten eta kategoria horretan sailkatuta dauden eskabideei esleituko zaizkie, oinarri hauetan ezarritako irizpideari jarraituz.

– Gainerako kategorietan, esleitu gabe geratu diren amarralekuak eskabidea egiterakoan itsasontzirik ez dutenei eta kategoria horretan sailkatu direnei esleituko zaizkie, oinarri hauetan ezarritako irizpideari jarraituz. Hori egin ondoren, oraindik esleitu gabeko amarralekua badaude, plaza horiek hurrengo kategoria baxuagoetan sartu diren eta beren kategorian plazaren esleipenik jaso ez duten eskabideei esleituko zaizkie, baldin eta kategoria horretako gehieneko neurriak gainditzen ez badituzte.

3.– Zazpigarren oinarriko 1. puntuan ezarritakoaren arabera kategorizatu ondoren pantalanean amarralekua lortu nahi duten eta jadanik ontzia duten eskaeren kopurua kategoria horretan eskainitako plazak baino handiagoa bada, esleipena honela egingo da:

Eskaera egiteko orduan ontzia duten eskaeren zerrenda egingo da, amarratzeko plazaren ur-xaflaren aprobetxamenduaren arabera ordenatuta, aprobetxamendu handienetik txikienera.

Horrela, plazak, amarratzeko plazaren ur-xaflara hobekien egokitzen edo hori gehien aprobetxatzen duten eskaerei esleituko zaie.

Amarralekuak esleitzeari dagokionez, ontziak berdintzat hartuko dira, baldin eta ontzien neurriaren eta ontziratze horiei dagokien amarratze-kategoriaren araberako plazaren gehieneko neurriaren arteko aldea % 10ekoa edo txikiagoa bada; betiere, maukak ez badu gainditzen eskatzaileak deialdi honetan parte hartzeko duen ontziari dagokion amarratze-kategoriarako ezarritako gehieneko neurria.

Modu berean, eta aisia-ontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta amarralekuak erabiltzeko emakiden araubidearen ematea arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduaren 14.1 artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, ontzien arteko neurri-berdintasuneko kasuetan, lehentasuna izango dute eskaera egiteko unean ontzia duten eskatzaileek. Eta artikulu berean jasotako neurri bereko ontzien egoerak konpontzeko notario aurrean egingo den zozketaren ondorioetarako, lehen zozketa bat egingo da eskaera egiten den unean ontzia duten eta berdintasun-egoeran dauden eskaeren artean, eta bigarren zozketa bat, berriz, ontzirik ez dutenen artean. Zozketa horren ondoriozko zerrenda lehenengo zozketan sortutako zerrendako azkenari modu korrelatiboan jarraituz sartuko da.

Berdintasun egoera horiek notarioaren aurrean egindako zozketa bidez ebatziko dira. Zozketa Euskadiko Kirol Portuen webgunean eta Bizkaiko Lurralde Historikoko tirada handieneko bi egunkaritan egingo da.

2.3.– Buiako amarralekuaren esleipena.

Buian amarralekua lortu nahi duten eskaeren kopurua deialdian modalitate honetan eskainitako amarralekuen kopurua baino txikiagoa bada, gainerako plaza horiek pantalanean amarralekua aukeratu duten ontzien artean esleituko dira, baldin eta pantalanean amarratzeko plaza esleitu ez bazaie, dagokion itxaron-zerrendaren arabera, eta d) kategorian sailkatutako eskaeretatik hasita, Pantalanetarako amarralekuak, 6,2 metro edo gutxiagoko luzera eta 2,5 metro edo gutxiagoko gehieneko zabalera duten ontzientzat, A modalitatean, eta hortik beherako kategoriekin jarraituz hau da, c), b) eta a) hurrenkera horretan), B modalitatean, buiako amarratze plazak, esleitu beharreko plaza guztiak bete arte.

Plaza horiek emateko, A modalitateko plazak esleitzeari buruzko puntuetan adierazitako irizpide berari jarraituko zaio.

Zortzigarrena.– Amarralekua erabiltzeko emakida.

Amarralekua erabiltzeko emakida-epea hamabost urtekoa izango da, ematen den egunetik kontatzen hasita.

Emakida eman ondoren, ezin izango dira aldatu eskaerarekin batera aurkeztu zen zinpeko aitorpenean ezarritako itsasontziaren neurriak, emakida horren arabera eman delako.

Amarralekuak erabiltzeko emakiden araubide juridikoa aipatutako Aginduaren III. Kapituluan ezarritakoa izango da.

4.– Deialdi hau ebazten denetik aurrera, Lekeitioko kirol-portua, kirol-amarralekuak kudeatzeko zerbitzuak emateko moduaren arabera, 2. Taldetzat joko da: 24 ordutik beherako txandetan portuan zerbitzu esklusiboa ematen duten aisia-azpiegitura nautikoak, astean bi eta hiru lanaldi osotan emango direnak, goi-denboraldian izan ezik, horretan egunero emango baitira. Emakida horrekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritako portu-tarifak likidatuko dira. Tarifak onartutako portu-tarifen zenbatekoen eguneratzeen arabera eguneratuko dira.

5.– Lekeitioko kirol-portua herriko jaietan portu horretan egiten den antzar-eguna ospakizuna kontuan hartuta diseinatu da. Jai hori ospatu ahal izateko, irailaren 1etik 10era bitartean, gutxi gorabehera, hegoaldeko kaitik (Abadeen moilatik) iristeko moduko pantalanak ez dira erabilgarri egongo. Hau da, egun horietan ezingo da pantalan horietara sartu. Pantalanak ixteko data zehatzak EKP erakundeak jakinaraziko ditu urtero, aipatutako jaia ospatzeko kendu beharreko pantalanak desmuntatzeko eta muntatzeko ardura duten teknikarien beharren arabera.

Horrela, adierazitako egunetan Abadeen moila izeneko portuaren aldeko pantalanetan amarratutako ontziek portua utzi beharko dute, pantalan horiek desmuntatu egin behar direlako.

Antzar-eguna ospatzen den egunean (irailak 5), ontzi bakar bat ere ezin izango da portuan sartu edo irten, eta, beraz, ezin izango du egun horretan bere plaza utzi edo okupatu.

Bederatzigarrena.– Publizitatea.

1.– Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluarekin bat etorriz, aurkeztutako eskaeren eta agirien zuzenketa eta, hala badagokio, deialdi honen garapenari buruzko informazioa Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Lekeitioko bulegoetako iragarki-oholean (Txatxo Kaia z/g - 48280 Lekeitio) eta Euskadiko Kirolak-en webgunean jakinaraziko dira.

2.– Horrela, eskaerak aurkezteko epea igarotakoan, onartutako eskaeren zerrenda 10 egun naturaleko epean argitaratuko da Euskadiko Kirol Portuak erakundearen iragarki-taulan eta webgunean, eskaerak egiaztatzeko eta, hala badagokio, akatsak zuzentzeko, bai eta aurkeztutako dokumentazioa zuzentzeko ere.

3.– Ondoren, esleipen-prozesuaren oinarri izango diren behin betiko zerrendak argitaratuko dira euskarri berberetan.

4.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.


Azterketa dokumentala