97. zk., 2022ko maiatzaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (109 KB - 3 orri.)
- EPUB (153 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
2173
23/2022 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariarena, epaitegi honetako langileen lanpostuen zerrenda aldatzea onartzen duen erakundeko Osoko Bilkuraren erabakia argitaratzeko dena.
Lanpostuen zerrenda da Administrazioak bere barne-egiturak arrazionalizatzeko eta antolatzeko erabiltzen duen tresna, eta, horretarako, bere langile-beharrak zehazten ditu, lanpostu horiek betetzeko eskatzen diren baldintzak zehazten ditu eta horietako bakoitza sailkatzen du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 13. artikuluak xedatu bezala.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren azken LPZ 2005eko irailaren 9an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), eta hainbat aldaketa egin zaizkio orduz geroztik, azkena 2022ko otsailaren 9an (martxoaren 29ko EB EHAAn, 63 zk.).
Lanpostuen Zerrenda langileak egituratzeko eta antolatzeko tresna da eta aldian-aldian egokitu egin behar da, administrazio-antolamenduak uneoro eskatzen dituen beharrizanak asetzeko. Honela, bada, antolaketa-arrazoiak direla eta, beharrezkoa da orain beste aldaketa bat egitea, kontuan hartuta enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-prozesuak gauzatzeko sortzen diren beharrak.
Egonkortze-prozesu horiek HKEEn egiturazko behin-behinekotasuna murriztea dute helburu, eta, horretarako, beharrezkoa da aldez aurretik berehalako beharrak LPZren aldaketa bidez jasotzea, hori guztia 20/2021 Legeak berak ezartzen dituen preklusio-epeak betetzeko behar den arintasunez.
Horrela, bada, orain egin beharreko aldaketak honako hauek dira:
Lehenik eta bat, 20/2021 Legeak aurreikusten duen behin-behinekotasuna murrizteko helburua bete ahal izateko, beharrezkoa da HKEEren LPZ aldatzea, programetarako dauden aurrekontuko dotazioetatik 2k egiturazko izaera dutelako, aurrekontuan zuzkituak daudelako, eta 20/2021 Legeak egonkortzeko ezarritako aldi baterako estaldura-baldintzak betetzen dituztelako, seigarren artikuluan eta 2021eko xedapen gehigarriaren 2. artikuluan adierazitako moduan. Egonkortze-prozesu horren ondoren, eta lanpostuak behin betiko hornitzeko unean lanpostu jakin batzuk esleitu ahal izateko, beharrezkoa da LPZn 24. mailako auditoria laguntzaileen 2 lanpostu berri sortzea, eta aldi berean maila bereko programako bi lanpostuak aurrekontu-plantillan amortizatzea; horrela, aldaketa horrekin gastua ez da handituko.
Bigarrenik, maila handieneko auditore-postuen egiturari egonkortasun handiagoa emateko, komenigarria da derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duen maila goreneko beste auditore-lanpostu bat lehiaketa bidez behin betiko betetzea. Horretarako, 28. mailako auditore lanpostu berri bat sortu da, derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duena, eta aldi berean 24. mailako programa-lanetarako aurrekontuan zuzkidura duten 2 lanpostu amortizatu dira eta LPZren aldaketa horrek ez du gastua handitzea edo langileak gehitzea eragingo, baizik eta, alderantziz, murrizketa bat eragingo du. Aldaketa horrek, bete ondoren, beheragoko mailako lanpostuak libre utziko ditu.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legeak ezarritakoaren arabera, Osoko Bilkura da aldaketa onartzeko eskumena duen organoa, eta, erabaki ondoren, Lehendakaritzak EHAAra bidali beharko du argitaratu eta ondorioak izan ditzan.
Aldaketa honek funtzionario izaerako lanpostuak eragiten ditu eta honenbestez, Langileen Batzordeari nahitaezko jakinarazpena helarazi zaio.
Ikusirik nahitaezko txostenak eta jasotako aldaketen ondorioz gastua ez dela gehitu egiaztatzen duen ziurtagiria, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen II. tituluko 1. kapituluan araututakoaren arabera eta 6/2021 Legeak aldarazitako Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 21.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, Osoko Bilkurak erabaki du onartzea Ebazpen honen eranskinean jasotako lanpostuen zerrenda aldatzea eta EHAAn argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 3a.
HKEEko lehendakaria,
ANA HELGUERA LÍBANO.
HKEEko idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.