Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2022ko maiatzaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SORALUZE-PLACENCIA DE LAS ARMASKO UDALA
2172

IRAGARKIA, 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 2an, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.– 2022. urteko Lan Eskaintza Publikoa onartzea, eranskinean jasotzen diren funtzionarioen plantillako lanpostu hutsak barne hartzen dituena, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarriaren babesean.

Bigarrena.– Aipatutako Lan Eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta horren laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. Artikuluan azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkerarekin xedatutakoa betez.

Erabaki hau behin betikoa da, eta amaiera ematen dio administrazio-bideari. Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean, erabakia hartu duen organoari berari, edo, bestela, zuzenean aurkara daiteke, 2 hilabeteko epean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Hori guztia, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso jartzeari kalterik egin gabe.

Soraluze, 2022ko maiatzaren 12a.

Alkatea,

IKER ALDAZABAL BASAURI.

ERANSKINA

Lan Eskaintza Publikoa 2022:

– Izena: Administraria.

Dotazioa: 1.

Izaera: Funtzionarioa.

Taldea: C1.

Eskala: Administrazio orokorra.

Azpieskala: administraria.

Titulazioa: Goi batxilerra edo LH2 edo baliokidea.

Hizkuntza-eskakizuna: C1, derrigortasun-data iraungita.

Maila: DO 19.

– Izena: Administraria.

Dotazioa: 1.

Izaera: Funtzionarioa.

Taldea: C1.

Eskala: Administrazio orokorra.

Azpieskala: Administraria.

Titulazioa: Goi batxilerra edo LH2 edo baliokidea.

Hizkuntza-eskakizuna: C1, derrigortasun-data iraungita.

Maila: DO 18.

– Izena: Euskara eta kultura teknikaria.

Dotazioa: 1.

Izaera: Funtzionarioa.

Taldea: A2.

Eskala: Administrazio berezia.

Azpieskala: Eskala bereziko teknikaria.

Titulazioa: Unibertsitateko erdi mailako titulua, lizentziaturako hiru lehen urteak gaindituta izatea, edo baliokidea.

Hizkuntza-eskakizuna: C2, derrigortasun-data iraungita.

Maila: DO 22.

– Izena: Gizarte langilea.

Dotazioa: 1.

Izaera: Funtzionarioa.

Taldea: A2.

Eskala: Administrazio berezia.

Azpieskala: Eskala bereziko teknikaria.

Titulazioa: Gizarte Langilea.

Hizkuntza-eskakizuna: C1, derrigortasun-data iraungita.

Maila: DO 22.


Azterketa dokumentala